John Tuzo Wilson

John Tuzo Wilson (Ottawa, 1908ko urriaren 24a - Toronto, 1993ko apirilaren 15a) Kanadako geologo eta geofisikaria izan zen, plaken tektonikaren teoria formulatzeagatik eta Wilsonen Superkontinenteen zikloaren teoria garatzeagatik ezaguna. Muga transformatzaileetan gertatzen den frikzioa eta ondorioak deskribatu zituen lehenengo zientzilaria ere Tuzo Wilson izan zen.

John Tuzo Wilson

Bizitza
JaiotzaOttawa, 1908ko urriaren 24a
Herrialdea Kanada
HeriotzaToronto, 1993ko apirilaren 15a (84 urte)
Familia
AitaJohn Armistead Wilson
AmaHenrietta Tuzo
Hezkuntza
HeziketaTrinity College (en) Itzuli
Princetongo Unibertsitatea
Saint John's College (Cambridge)
Tesi zuzendariaHarry Hammond Hess
William Taylor Thom (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Harold Williams (en) Itzuli
Richard Doncaster Russell (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Harry Hammond Hess
Jarduerak
Jarduerakgeologoa, geophysicist (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Torontoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Edinburgoko Errege-elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Biografia

Eskoziar jatorriko familia batean jaio zen Ottawa hiriburuan[1]. Torontoko Unibertsitatean geofisika ikasketak hasi zituen 1930an eta graduatu ondoren Cambridge eta Princetongo unibertsitateetan jarraitu zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran Kanadako armadan aritu zen eta koronel izatera iristi zen[1].

1957 eta 1960 artean Nazioarteko Geodesia eta Geofisika Elkarteko (IUGG) presidentea izan zen.

Ekarpenak

  • Plaken tektonika teoriaren azken konfigurazio orokorra formulatu zuen.
  • Superkontinenteen zikloa deskribatu zuen, Wilsonen zikloa izenaz ere ezagutzen dena. Wilsonek zioen hainbat superkontinente izan direla historian eta hauek hainbat zatitan apurtu eta berriz elkartzen direla[2].
  • Muga transformatzaileetan frikzioak eragindako tentsioa plaka bietan metatzen dela esan zuen eta hauskorra den litosferatan bapatean hautsi eta energia handia askatzen dela, lurrikarak sortuz.

Onarpena

  • Kanadako Ordeneko bulegaria titulua jaso zuen 1969an.
  • Kanadako Geofisika Elkarteak "John Tuzo Wilson domina" ezarri zuen, geofisika alorrean ikerketa zientifikoak eta teknologikoak saritzeko.
  • Kanadako uretan aurkitu diren itsaso azpiko bi sumendiri Tuzo Wilson Seamounts izena eman zaie[3].

Erreferentziak

  1. Waterston, C. D.. (2006). Former fellows of The Royal Society of Edinburgh, 1783-2002 : biographical index.. The Royal Society of Edinburgh ISBN 0-902198-84-X. PMC 83595094. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  2. (Ingelesez) Wilson, J. Tuzo. (1966-08-01). «Did the Atlantic Close and then Re-Open?» Nature 211 (5050): 676–681.  doi:10.1038/211676a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  3. (Ingelesez) Cousens, Brian L.; Chase, R. L.; Schilling, J.-G.. (2011-02-08). «Geochemistry and origin of volcanic rocks from Tuzo Wilson and Bowie seamounts, northeast Pacific Ocean» Canadian Journal of Earth Sciences  doi:10.1139/e85-170. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.