John Trumbull
John Trumbull (Lebanon, Connecticut, 1756ko ekainaren 6a - New York, 1843ko azaroaren 10a ) estatubatuar margolaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrako bere margolan historikoengatik da ezaguna. "Iraultzaren margolaria" deitu izan zaio.
John Trumbull | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lebanon (Connecticut), 1756ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1843ko azaroaren 10a (87 urte) |
Familia | |
Aita | Jonathan Trumbull |
Ama | Faith Robinson |
Ezkontidea(k) | Sarah Harvey Trumbull (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Harvard College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Benjamin West |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta arkitektoa |
Lantokia(k) | Londres Connecticut Boston eta New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | erretratua margolaritza historikoa paisaia margolaritza |
Bere aita Jonathan Trumbull Connecticuteko gobernadorea izan zen 1769tik 1784ra. Johnek Harvard Collegen ikasi zuen eta 1773an graduatu zen. Haurtzaroan izandako istripu baten ondorioz, begi batean ikusmena galdu zuen. Independentzia Gerra parte hartu zuen eta George Washington eta Horatio Gates jeneralen laguntzailea izan zen.
Armada utzi eta dirurik gabe, artea aukeratu zuen lanbide. Londresera joan zen eta han Benjamin Westekin ikasi zuen. John André Ameriketako Estatu Batuetan hil ondoren, Trumbull traizioagatik espetxeratu zuten. Zazpi hilabete kartzelan egon ondoren, Estatu Batuetara itzuli ahal izan zen.
Gerra amaitu ondoren Londresera itzuli zen margotzera eta 1786an Parisera joan zen. Iraultza amerikarreko gertakari historikoak margotu zituen, baita erretratuak ere. 1794an John Jayrekin Londresera joan zen Kanadako mugen ituna negoziatzeko. 1816tik 1836ra Ameriketako Arte Ederren Akademiako presidente izan zen.
Iruditegia
- Washington Trentonen
- 2 dolarreko billetea independentzia deklarazioarekin
- Oroitzapenezko zigilua
- The Death of General Warren at the Battle of Bunker's Hill, June 17, 1775
- The Death of General Montgomery in the Attack on Quebec, December 31, 1775
- The Declaration of Independence
- The Capture of the Hessians at Trenton, December 26, 1776
- The Death of General Mercer at the Battle of Princeton, January 3, 1777
- Surrender of General Burgoyne
- Surrender of Lord Cornwallis
- General George Washington Resigning His Commission
- The Sortie Made by the Garrison of Gibraltar (1789)
- Self-portrait, 1777
- George Washington, 1780
- Washington at Verplanck's Point, 1790
- George Clinton, 1791
- Lady in White
- Self-portrait, c. 1802
- Mrs Sarah Trumbull with a spaniel 1802
- Alexander Hamilton, 1792
- Alexander Hamilton, 1792
- Alexander Hamilton, 1805
- Israel Putnam, 1790
- Richard Butler (jenerala), 1790
- Charles Cotesworth Pinckney, 1791
- George Wythe, 1791