John Surtees
John Surtees (Tatsfield, Kent, Ingalaterra, 1934ko otsailaren 11 – Londres, 2017ko martxoaren 10a) pilotua izan zen. Automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra da.
John Surtees | |
---|---|
(1964) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tatsfield (en) , 1934ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | St George's Hospital (en) , 2017ko martxoaren 10a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | 1 Formulako gidaria, motoziklista eta sporting director (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Surtees (en) Racing Steps Foundation (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
1950 ondorengo urteetan, sidekar-probetan parte hartzen hasi zen. 1956an, MV Agusta etxeak kontratatu zuen, eta urte hartan bertan Man uharteko Tourist Trophy ospetsua eta 500 cm3-koko Munduko Motoziklismo Txapelketa irabazi zituen. 1957an bigarren atera ondoren, 1958, 1959 eta 1960an berriro irabazi zuen Munduko Txapelketa, 500 cm3-koko probetan ez ezik baita 350 cm3-kokoetan ere. Guztira 38 sari handi irabazi zituen (hogeita hiru 500 cm3-koko probetan eta hamabost 350ekotan).
1960an, motoziklismoa utzita, 1 Formulako probetan parte hartzen hasi zen. Lotus taldearekin egin zuen debuta, eta Ferrari taldean aritu zen gero. Azkeneko talde horrekin munduko txapeldun atera zen 1964an. Bi urte geroago, bigarren geratu zen, Jack Brabhamen atzetik. 1969an, BRM taldeak kontratatu zuen, baina bere taldea sortu zuen berehala. 1972an utzi zituen lasterketak, automobilismoan guztira sei sari handi irabazi ondoren.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Surtees |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.