John Rogers Searle
John Rogers Searle (Denver, Colorado, 1932ko uztailaren 31) estatubatuar filosofoa da.
John Rogers Searle | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Denver, 1932ko uztailaren 31 (91 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ Church (en) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Shorewood High School (en) |
Tesi zuzendaria | Peter Geach |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea, artificial intelligence researcher (en) eta hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Ludwig Wittgenstein |
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | filosofia analitikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
ist-socrates.berkeley.edu… | |
Fitxategi:John Searle Signature.png, SearleSign.jpg |
Oxfordeko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta irakaslea izan da Kaliforniako Unibertsitatean. Lan aipagarrienak hizkuntzaren ikerketaren ingurukoak ditu, hain zuzen ere, hizkeraren ingurukoak, zeinetan arau jakin batzuk zuzentzen duten jokabide-mota gisa agertzen baitu hizkera. Besteak beste, aztergai izan ditu zentzua eta erreferentzia, predikazioa etab. 1976. urteaz gero, gutxi gorabehera, bereziki kezkatu da adimenaren filosofiaz. Kezka horren ondorioa da adibidez Intentionality lana, zeinetan eskaini baitu adimen-egoeren eta gertaeren edukiari buruzko teoria bat, eta kritikatu baitu giza adimena eta ordenagailuaren funtzionamendua kidekotzat hartzen dituen joera. Etikaren alorrean, berriz, betebeharren analisian oinarritu du bere jarduera. Lan aipagarriak ditu, aurretik aipaturikoaz gainera, Speech Acts: An Essay in the Philosophy of Language (1969, Diskurtsoaren jarduna: hizkuntzaren filosofiari buruzko saiakera bat), Intentionality: An Essay in the Philosophy of Mind (1983. Intentzionalitate: adimenaren filosofiari buruzko saiakera bat) eta The Rediscovery of the Mind (1993, Adimenaren berraurkikuntza). Liburuak ez ezik, bere ikergaien inguruko hainbat artikulu ere eman ditu argitara.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.