John Russell (Russelleko I. kondea)
John Russell, Russelleko I. kondea (Londres, 1792ko abuztuaren 18a - ibidem, 1878ko maiatzaren 28a) britainiar politikaria izan zen. Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1846tik 1852ra eta 1865etik 1966ra.
Bedfordeko VI. dukearen semea izan zen. Whig eta Liberal alderdietako kidea izan zen eta Parlamentuan sartu zen 1813an. Katolikoen aurkako lege diskriminatzaileen aurka agertu zen eta Parlamentuaren erreformaren bultzatzaileetako bat izan zen.
1830ean whigak boterera iritsi ziren eta Russell Greyren gobernuan sartu zen. Lord Melbourneren gobernuetan ere ministro izan zen. 1835etik 1839ra Barne Idazkaria izan zen, eta 1839tik 1841era Gerra eta Kolonietako Idazkaria.
1846an izendatu zuten lehen aldiz lehen ministro. Hainbat neurri sozial onartzea lortu zuen, gutxiengoan zegoen gobernu bat zuzendu arren. Ezin izan zuen Irlandako Gosete Handia konponduko eta finantza krisia jasan zuen 1847an.
1859tik 1865era, Palmerstonen gobernuko Kanpo Arazoetako Idazkaria izan zen.
1865ean, Palmerston hil ondoren, lehen ministro bihurtu zen bigarrenez, nahiz eta bere agintaldia laburra eta frustragarria izan.
Bertrand Russell filosofoaren aitona izan zen.