John Reed (kazetaria)

John Silas Jack Reed (Portland, Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1887ko urriaren 22a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1920ko urriaren 17a) kazetari iraultzailea izan zen. Gerra gaiak landu zituen batez ere. Lehen arrakasta sonatua Mexikoko Iraultzari buruz egin zuen kronika-bilduma izan zen, Pancho Villa buruzagiarena bereziki: Insurgent Mexico (1914, Mexiko Iraultzailea). Lanik aipagarriena, ordea, Errusiako Sobietar Iraultzari buruzkoa da: Ten Days That Shook the World (1919, Mundua astindu zuten hamar egunak). Alderdi Komunistako kide zen, eta boltxebikeen aldekoa. Estatu Batuetan sobietarren aldeko espioitza-lanak egitea leporatu zioten, eta Sobietar Batasunera ihes egin behar izan zuen 1918an. Tifusak jota hil zen, eta Kremlinen hilobiratu zuten beste boltxebike ospetsuekin batera.

John Reed (kazetaria)

Bizitza
JaiotzaPortland, 1887ko urriaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMosku, 1920ko urriaren 17a (32 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Heriotza moduaberezko heriotza: scrub typhus (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Louise Bryant
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Morristown-Beard School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, idazlea, gidoilaria eta sindikalista
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Communist Labor Party of America (en) Itzuli
Amerikako Alderdi Sozialista

IMDB: nm0715487 iTunes: 360823907 Musicbrainz: f6940294-52ee-4384-b3c0-cb90e66fd3be Find a Grave: 1622 Edit the value on Wikidata

Ikus gainera

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Reed (kazetaria) Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.