John Rabe
John Rabe (Hanburgo, 1882ko azaroaren 23a - 1950eko urtarrilaren 5a), negozio gizon alemaniarra izan zen, Japoniako armadak Txinako Nanjing hirian burututako sarraskia eragozten saiatzeagatik ezaguna. Bera eta Nanjingen garai hartan bizi ziren beste atzerritar askoren laguntzari esker milaka biztanle salbatu ziren.
John Rabe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1882ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Berlin, 1950eko urtarrilaren 5a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Kaiser Wilhelm Memorial Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Siemens AG |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
Nanjingo Segurtasun Gunean 200.000 txinatar inguruk hartu zuten babesa, hirian japoniarrek Nankingo sarraskia izenaz ezagututako hilketak burutzen zituzten bitartean.
Biografia laburra
1882an jaio zen Alemaniako Hanburgo hirian eta gaztetatik Afrikako enpresetan aritu zen lanean, azkenik Siemens enpresaren Txinako sailean lan egiteko. Bertan zegoela, Shenyang, Beijing, Tianjin, Shanghain eta azkenik Nanjingen bizi izan zen.
Garai hartan, eundaka atzerritar bizi ziren hirian, bai negozio gizonak, zein misiolariak. 1937an Japoniak Txina inbaditzean, atzerritar gehienek hiria utzi zuten. 1937ko azaroaren 22an, Japoniako armada Nanjing hiria inguratzen ari zela, Rabek, eta hiriko beste atzerritar batzuek Nanjingo Segurtasun Gunea sortzen lagunduko zuen nazioarteko batzordea sortu zuten. Segurtasun gunea, hiriko enbaxadetan eta Nanjingo unibertsitatean zegoen kokatua.
Ekintza hark, milaka txinatar salbatu zituen, eta hori dela eta John Rabe "Txinako Schindler" ere deitu izan dute askotan, Oskar Schindlerrek juduak nazien hilketetatik salbatu zituelako.
1950eko urtarrilaren 5ean hil zen bihotzekoak jota.
Museoa
2005ean, John Raberen Nanjingeko etxea, eraberritu eta "John Rabe eta Nazioarteko Segurtasun Gunea gogoratzeko aretoa" zabaldu zuten urtebete beranduago.
Horrez gain, 1997an John Raberen hilarria Berlindik Nanjingera eraman zuten, hirian dagoen Nankingo sarraskiari buruzko oroitarriaren ondoan jartzeko.
Filma
2009an, Florian Gallenbergerrek zuzendutako John Rabe film alemaniarra estreinatu zen Berlingo zinemaldian.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Rabe |
- (Alemanez) (Ingelesez) John Raberen Heidelbergeko erakundearen webgunea.