John Forbes Nash, Jr.
John Forbes Nash, Jr. (Bluefield, Mendebaldeko Virginia, 1928ko ekainaren 13a - Monroe Township, New Jersey, 2015eko maiatzaren 23a[1]) matematikari estatubatuarra izan zen. Joko-teorian, geometria diferentzialean, eta ekuazio partzial diferentzialetan berak egindako lanek eguneroko bizian zoria arautzen duten indarren jokaera azaltzen lagundu dute.
John Forbes Nash, Jr. | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bluefield (Mendebaldeko Virginia), 1928ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | West Windsor Township (en) |
Heriotza | Monroe Township (en) , 2015eko maiatzaren 23a (86 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: auto istripua |
Familia | |
Aita | John Forbes Nash, Sr. |
Ezkontidea(k) | Alicia Nash (en) (1957 - 1963) Alicia Nash (en) (2001 - 2015) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bluefield University (en) (1941 - 1945) Carnegie Institute of Technology (en) (1945 - 1948) Zientziatan graduatua, Master of Science (en) : matematika Princetongo Unibertsitatea (1948 - 1950) doktore |
Hezkuntza-maila | gradua Doktoretza |
Tesia | Non-Cooperative Games (en) |
Tesi zuzendaria | Albert W. Tucker |
Doktorego ikaslea(k) | Seth Patinkin (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | RAND Corporation (en) (1950 - 1954) Massachusetts Institute of Technology (1952 - 1959) Princetongo Unibertsitatea (1995 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia Ameriketako Matematika Elkartea Econometric Society (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Christian atheism (en) |
Bere teoriak merkatu ekonomian, informatikan, eboluzio biologian, adimen artifizialean, kontabilitatean, politikan eta teoria militarrean aplikatu dira. Princeton Unibertsitatean Matematikari Ikerlari Goren izan zen bere bizitzaren azken aldian eta Ekonomia Zientzietako Omenezko Nobel Saria jaso zuen 1994an Reinhard Selten eta John Harsanyirekin batera.
Hollywoodeko A Beautiful Mind filma Nashen bizitzan oinarritua zegoen. Nashen jeinu izaera eta eskizofreniaren aurkako bere borrokan jartzen du arreta, nagusiki, filmak. [2] [3]
Erreferentziak
- BBC. 'Beautiful Mind' mathematician John Nash killed in crash. .
- (Ingelesez) http://www.usatoday.com/life/movies/oscar2002/2002-03-24-winners.htm Oscar irabazleen zerrenda
- (Ingelesez) http://www.usatoday.com/life/movies/oscar2002/2002-03-06-true-stories.htm Oscar Sarien emaitzak