John Muir
John Muir (Dunbar, Ekialdeko Lothian, 1838ko apirilaren 21a – Los Angeles, Kalifornia, 1914ko abenduaren 24a) jaiotzez eskoziarra zen naturzale eta idazle amerikarra zen. Estatu Batuetako eremu basatien babesaren alde lan egiten aintzidaria izan zen, bereziki Sierra Nevada (AEB) inguruetan. Amerindiarrekin edukitako aldeo jarrera ere aipatzekoa da.
John Muir | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dunbar, 1838ko apirilaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak (1903 - |
Bizilekua | Yosemite Valley (en) Martinez (Kalifornia) Portage (en) |
Heriotza | Los Angeles, 1914ko abenduaren 24a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Muir-Strentzel Hanna Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ama | Ann Gilrye |
Ezkontidea(k) | Louisa Wanda Strentzel (en) (1880ko apirilaren 14a - 1905) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen University of Wisconsin System (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, geologoa, esploratzailea, asmatzailea, saiakeragilea, idazlea, autobiografialaria, preservationist (en) , mendigoizalea, glaziologoa, ekologoa, filosofoa, naturalista eta kontserbatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Meaford (en) eta Indianapolis |
Enplegatzailea(k) | James Mason Hutchings (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Sierra Club (en) Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Ekologismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Idazle nekagaitza zen eta berak idatzitako naturari buruzko artikulu, saiakera eta liburu zerrenda oparoa du, miloika irakurle dituena.
Wisconsingo unibertsitatean ikasi zuen. Ezkonduta zegoen eta bi alaba eduki zituen. Neumoniak jota hil zen. Bere filosofia oso lotuta zegoen naturalismo eta kristautasunarekin.
Esploratzaile eta naturalista lanak
Yosemite izan zen bere lehenengo eremu esploratua, 1868tik aurrera, eta bertan egin zituen ikerketa geologikoak eta botanikoak. Berari esker, parke nazional bihurtzeko bidean ipini zuen zonaldea. Izan ere, bere ahaleginak direla-eta gaur egun "Parke Nazionalen Aita"-tzat hartzen dute AEBetan.
1892an "Sierra Club" sortzen lagundu zuen, mendizale eta naturzaleentzat egina eta basoak mantentzeko helburuarekin, besteak beste.
Halaber, Alaskara lau bidaia egin zituen.
Bibliografia
- John Muir - Spiritual Writings
- Studies in the Sierra (1874)
- Picturesque California (1888–1890)
- The Mountains of California (1894).
- Our National Parks (1901).
- Stickeen: The Story of a Dog (1909).
- My First Summer in the Sierra (1911).
- Edward Henry Harriman (1911).
- The Yosemite (1912).
- The Story of My Boyhood and Youth (1913).
Kanpo loturak
- (Ingelesez)The John Muir Global Network.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Muir |