John Milton
John Milton (Londres, 1608ko abenduaren 9 – 1674ko azaroaren 8) poeta eta saiolari ingelesa izan zen, Paradise Lost bere poema ospetsuari esker mundu osoan zehar bereiziki ezagutua. Ingeles Gerrate Zibilaren inguruko pentsalari garrantzitsua izan zen. Bere idazki politikoak kontsulatuak izan ziren Ameriketako Estatu Batuetako konstituzioa idazteko.
John Milton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cheapside (en) , 1608ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Bizilekua | Chalfont St Giles (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | St Luke's (en) eta Londres, 1674ko azaroaren 8a (65 urte) |
Hobiratze lekua | St Giles-without-Cripplegate (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | John Milton |
Ama | Sara Jeffrey |
Ezkontidea(k) | Mary Powell Elizabeth Minshull (en) Katherine Woodcock (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ's College (en) St Paul's School (en) Jesus College (en) |
Hizkuntzak | latina greziera hebreera ingelesa frantsesa Gaztelania ertaina aramera Asiriera italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta politikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Poesiari begira, Milton ingeles literaturako pertsonaiarik ospetsuenetarikoa izan da, askotan Shakespeare beraren mailan jarri baita. Miltonek ondorengo literaturan izan zuen garrantzia eta eragina oso nabarmena izan da: bere literatura lanen influentziari esker, bertso zuria ugaldu zen literaturan, Erromantizismoan, batez ere. Bere literatura lanek eta lan klasikoek jasotako kritikak parekoak izan dira, eta berauek goraipatzeko balio izan dute. Miltonen izaera bera eztabaidagarria izan da, batez ere bere burua deskribatu zuen era, Defensio bezalako lanetan.
Literaturlan poetiko eta dramatikoak
- L'Allegro (1631)
- Il Penseroso (1633)
- Comus (a masque)(1634)
- Lycidas (1638)
- Poems of Mr John Milton, Both English and Latin (1645)
- Paradise Lost (1667)
- Paradise Regained (1671)
- Samson Agonistes (1671)
- Poems, &c, Upon Several Occasions (1673)
Prosa politikoa, filosofikoa eta erlijiosoa
- Of Reformation (1641)
- Of Prelatical Episcopacy (1641)
- Animadversions (1641)
- The Reason of Church Government (1642)
- Apology for Smectymnuus (1642)
- Doctrine and Discipline of Divorce (1643)
- Judgement of Martin Bucer Concerning Divorce (1644)
- Of Education (1644)
- Areopagitica (1644)
- Tetrachordon (1645)
- Colasterion (1645)
- The Tenure of Kings and Magistrates (1649)
- Eikonoklastes (1649)
- Defensio pro Populo Anglicano [First Defense] (1651)
- Defensio Secunda [Second Defense] (1654)
- A treatise of Civil Power (1659)
- The Likeliest Means to Remove Hirelings from the Church (1659)
- The Ready and Easy Way to Establish a Free Commonwealth (1660)
- Brief Notes Upon a Late Sermon (1660)
- Accedence Commenced Grammar (1669)
- History of Britain (1670)
- Artis logicae plenior institutio [Art of Logic] (1672)
- Of True Religion (1673)
- Epistolae Familiaries (1674)
- Prolusiones (1674)