John Mayer

John Clayton Mayer edo John Mayer (Brigdeport, Connecticut, 1977ko urriaren 16a) abeslari, konpositore eta produktore diskografiko bat da.

John Mayer

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Clayton Mayer
JaiotzaBridgeport, 1977ko urriaren 16a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAtlanta
Bridgeport
Fairfield (Connecticut)
Los Angeles
SoHo (New York)
New York
Montana
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBerklee College of Music
Fairfield Warde High School (en) Itzuli
Brien McMahon High School (en) Itzuli
Central High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikaria, blogaria, musikagilea, disko-ekoizlea, aktorea, artista, music artist (en) Itzuli, artista bisuala eta tattoo artist (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaJohn Mayer Trio (en) Itzuli
Genero artistikoarock alternatiboa
rock
soula
indie rock
folk rock
blues rock
soft rock
Musika akustikoa
pop musika
herri-kanta
pop rock
country rock
countrya
blue-eyed soul (en) Itzuli
bluesa
Musika instrumentuagitarra
Mandolina
giltzadia
ahotsa
DiskoetxeaColumbia Records
Sony BMG
Sony Music
Aware Records
Arista Records

johnmayer.com
IMDB: nm1243604 Rottentomatoes: celebrity/john_mayer Allmovie: p145847 TV.com: people/john-mayer
Facebook: johnmayer Twitter: JohnMayer Instagram: johnmayer MySpace: johnmayer Youtube: UCi1mYtUWs0JRkPl6bNVRL_Q TikTok: johnmayer Souncloud: johnmayer Spotify: 0hEurMDQu99nJRq8pTxO14 iTunes: 472054 Last fm: John+Mayer Musicbrainz: 144ef525-85e9-40c3-8335-02c32d0861f3 Songkick: 442137 Discogs: 254479 Allmusic: mn0000239827 Deezer: 598 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Hasiera

Hemeretzi urteekin bere lehenengo talde musikala “LoFi Masters” sortu eban Clay Cook-ekin. Cook desberdintasun musikalak izaten hasi zen Mayerren pop musikara hurbiltzeko nahiaren ondorioz[1]. Horren ondorioz, Mayerrek bakarkako ibilbidea hasi zuen.[2]

John Mayer Trio

2005eko udaberrian, Mayer-ek “John Mayer Trio” sortu zuen Pino Palladino eta Steven Jordan-ekin batera. Taldean Blues eta Rock jotzen zuten. Talde honetan “Try!” diskoa argitaratu eta gero, 2006 urtearen erdian aspenarte bat hartu zuten. Eta 2006ko irailan, Mayerrek bakarkako disko berri batean lan egiteko asmoa iragarri zuen.[3].

Continuum

John Mayer-en hirugarren albuma Continuum izendatuta, 2006ko irailaren 9an argitaratu zan Australian, irailaren 11an Filipinas-en, irailaren 12an AEB-en eta irailaren 16an Erresuma Batuan. Diskoa berak egin zuen, “John Mayer Trio-ko” Steve Jordan bateria-jotzailearen laguntzarekin. Album hau pop eta blues-eko nahastetaz osatuta dago.

Battle Studies

2009ko urtarrilaren 24ean, John Mayer-ek disko berri bat grabatuko duela iragartzen du, Battle Studies izendatuta. John Mayer-ek baieztatzen du bere hurrengo diskorako estilo berri bat bilatuko duela, eta bere haurreko diskoaren estilotik hurrunduko dela.

Battle Studies 11 abesti ditu eta 45 minutu irauten ditu.

John Mayer, Battle Studies-en ondoren tour mundial bat egin eban. Battle Studies-ek mundu mailan oihartzun handia izan du, Japonia, Holanda, Ingalaterra, Portugal eta batez ere Estatu Batuetara bezalako herrialdeetara eraman baituelako.

Sob Rock

2019 urtean, John Mayer-ek bere abestiei zentzu berri bat emoten saiatzen da, eta hau lortzeko Sob Rock sortzen hasten da. Hiru urte eta gero, diskoa amaitutzat emoten da, eta Mayer-ek elkarrizketa batean azaltzen du bere entzuleek inoiz bizitako egoerak eta emozioak sentitzea nahi duela disko honekin.

Sariak

Grammy sariak urtero ematen ditu AEBetako Arte eta Zientzien Akademia Nazionalak. Mayer-ek zazpi sari irabazi ditu 15 izendapenetatik.

  • 2003an Mayer-ek artista berri onenaren sariara izendatuta izan zan eta “Your Body Is a Wonderland-ekin” Gizonezko Pop emanakdirik onenaren saria irabazi zuen.
  • 2005ean “Daughters” abestiarekin Gizonezko Pop emanaldirik onenaren saria eta Urtearen abestirik onenaren saria irabazi zuen.
  • 2007an “Try!-ekin”, Rock disko onenara izendatuta egon zan. “Continuum-ekin”: Pop Ahots Disko Onenara saritua izan zan eta Urteko Albumaren sariara izendatuta egon zan. "Waiting on the World to Change-ekin" eta “Route 66-ekin” Pop gizonezkoen interpretazio onenaren saria irabazi zuen eta "Route 66" Gizonezko Rock Emanaldi Onenara izendatuta egon da.
  • 2009an,“Say” Gizonezko pop antzezpen onenaren irabazlea izan zan eta Zinema eta telebista edo bestelako ikus-euskarri baterako idatzitako abestirik onenara izendatua izan zan. "Gravity-k” gizonezkoen rock interpretazio onena irabazi zuen eta "Leson Learned" Ahotsaren Pop-eko lankidetza onena izendatuta izan zan.

Diskografia

Albumak

  • Inside Wants Out - 1999
  • Room for Squares - 2001
  • Heavier Things - 2004
  • Continuum - 2006
  • Where The Light Is (Live) - 2008
  • Battle Studies - 2009
  • Born and Raised - 2012
  • Paradise Valley - 2013
  • The Search For Everything - 2017
  • Sob Rock - 2021

Erreferentziak

  1. Blake, Guthrie. (2003). [CreativeLoafing.com "Mayer of Atlanta: John Mayer plays Philips Arena, and all I got was this lousy cover story". ].
  2. Small, Mark. (2005). [Berklee.edu. "John Mayer '98: Running with the Big Dogs". ].
  3. Mayer, John. (2006). [JohnMayer.com Blog. «The Continuum Super Blog». ].
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.