John Mahama
John Dramani Mahama (Damongo, 1958ko azaroaren 29a) ghanatar politikaria da, Ghanako Errepublikako presidentea 2012tik 2017ra.
Bizitza
Ghanako iparraldeko Gonja etniaren kidea da. Ghanan eta Moskun ikasi zuen. Kongresu Nazional Demokratikoko kide, 1997an diputatu hautatu zuten. Jerry John Rawlingsek Komunikazio ministro izendatu zuen 1998an. 2009-2012 bitartean, Ghanako presidenteordea izan zen, eta presidente bihurtu zen John Atta Mills hil zenean. 2012ko abenduan, Nana Akufo-Addo garaitu zuen presidentetzarako hauteskundeetan, baina 2016an eta 2020an haren aurka galdu zuen.[1]
Lanak
- My First Coup D'Etat (Memories from the Lost Decades of Africa), Londres, 2012
Erreferentziak
- Akufo-Addok irabazi ditu Ghanako bozak. Berria, 2020ko abenduak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.