John Hume

John Hume (Derry, Ipar Irlanda, 1937ko urtarrilaren 18a - ibidem, 2020ko abuztuaren 3a[1]) Ipar Irlandako politikaria, SDLP alderdiaren sortzailea eta 1998ko Bakearen Nobel Sariaren irabazlea izan zen Ipar Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeagatik. Parlamentuko kide eta Ipar Irlandako Biltzarraren kide izan zen Foyle-ko hauteskunde barrutiagatik. Ipar Irlandako historia politika berriaren figura izan zen, baita bakearen prozesuko arkitektoetakoa ere. Munduan bakearen inguruko hiru sari garrantzitsuenak irabazi dituen bakarra da : Bakearen Nobel Saria, Bakearengatiko Gandhi saria eta Martin Luther King saria.[2]

John Hume

(1995)
Erresuma Batuko 53. Legebiltzarreko kidea

2001eko ekainaren 7a - 2005eko apirilaren 11
Barrutia: Foyle (en) Itzuli
Hautetsia: 2001eko Erresuma Batuko hauteskundeak

Europarlamentaria

1999ko uztailaren 19a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Ipar Irlanda
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli
Member of the 1st Northern Ireland Assembly (en) Itzuli

1998ko ekainaren 25a - 2000ko abenduaren 1a
Barrutia: Foyle
Hautetsia: 1998 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 52. Legebiltzarreko kidea

1997ko maiatzaren 1a - 2001eko maiatzaren 14a
Barrutia: Foyle (en) Itzuli
Hautetsia: 1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak

Europarlamentaria

1994ko uztailaren 19a - 1999ko uztailaren 19a
Barrutia: Ipar Irlanda
Hautetsia: 1994 European Parliament election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 51. Legebiltzarreko kidea

1992ko apirilaren 9a - 1997ko apirilaren 8a
Barrutia: Foyle (en) Itzuli
Hautetsia: 1992ko Erresuma Batuko hauteskundeak

Europarlamentaria

1989ko uztailaren 25a - 1994ko uztailaren 18a
Barrutia: Ipar Irlanda
Hautetsia: 1989 European Parliament election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 50. Legebiltzarreko kidea

1987ko ekainaren 11 - 1992ko martxoaren 16a
Barrutia: Foyle (en) Itzuli
Hautetsia: 1987ko Erresuma Batuko hauteskundeak

Europarlamentaria

1984ko uztailaren 24a - 1989ko uztailaren 24a
Barrutia: Ipar Irlanda
Hautetsia: 1984 European Parliament election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 49. Legebiltzarreko kidea

1983ko ekainaren 9a - 1987ko maiatzaren 18a
Barrutia: Foyle (en) Itzuli
Hautetsia: 1983ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Leader of the Social Democratic and Labour Party (en) Itzuli

1979ko azaroaren 28a - 2001eko azaroaren 6a
Gerry Fitt (en) Itzuli - Mark Durkan (en) Itzuli

Europarlamentaria

1979ko uztailaren 16a - 1984ko uztailaren 23a
Barrutia: Ipar Irlanda
Hautetsia: 1979ko Europako Parlamenturako hauteskundea
Member of the Parliament of Northern Ireland (en) Itzuli

1969ko otsailaren 24a - 1972ko martxoaren 30a
Eddie McAteer (en) Itzuli - baliorik ez
Barrutia: Foyle
Member of the 1982–1986 Northern Ireland Assembly (en) Itzuli


Hautetsia: 1982 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
member of the 1973–74 Northern Ireland Assembly (en) Itzuli


Hautetsia: 1973 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDerry eta Erresuma Batua, 1937ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Irlandako Errepublika
 Ipar Irlanda
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDerry, 2020ko abuztuaren 3a (83 urte)
Hobiratze lekuaDerry City Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt Columb's College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela
Londres
Belfast eta Ipar Irlanda
Jasotako sariak
Kidetza1st Northern Ireland Assembly (1973–1974) (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista

IMDB: nm1124685 Find a Grave: 214058492 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Hume gehiengo nazionalista irlandarra duen Derry hirian jaio zen, eta unibertsitate katolikoetan ikasi zuen, apaiz izateko bidea ere hartu zuen ere bai. Apaiz ikasketak bukatu ez zituen arren, Saint Patrick ikastetxean graduatu zen eta Derryra itzuli zen irakasle. 1960ko hamarkadan Eskubide Zibilen aldeko mugimenduan sartu zen. Bereziki Derryko arazoen aurrean jarrera aktiboa hartu zuen, unibertsitate propioaren alde eta bakezko martxak antolatu zituzten

Ekintza politikoak

Bere eskubide zibilen aldeko kanpainari esker, 1969an Ipar Irlandako Asanbladako kide independente hautatu zuten. 1971ko urrian epaiketarik gabeko errepublikarren atxiloketen kontrako 48 orduko gose greban parte hartu zuen. 1974ko gobernu laburrean Merkataritza ministroa izan zen. Westminsterreko Legebiltzarrean parlamentario hautatu zuten 1983an.

Social Democratic and Labour Party ("Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista", SDLP) bultzatzaile eta sortzaileetakoa izan zen; 1979an Gerry Fitt alderdiaren lehen buruaren ordez SDLPko liderra bihurtu zen. Erresuma Batuko Gobernua eta Sinn Féinen (ezkerreko alderdi errepublikanoa) arteko isileko negoziazioetan inplikatua izan zen eta Irlandako alderdi nagusietako bat negoziatzeko batu zuen. Humek 1985eko "akordio Anglo-Irlandarra" bultzatu zuen baina bi aldeek (errepublikarrek zein unionistek) uko egin zioten bat egiteari. Hala ere Sinn Féinegaz negoziatzen jarraitu zuen, eta azkenean Hume-Adams elkarrizketa prozesuari esker IRAren indarkeriaren aldi baterako geldiunea lortu zuen 1994an, hurrengo urteetan garatuko zen bake prozesuaren ataria izango zena.

Nobel Saria

“Anglo-Irlandar akordioa”, “Hume-Adams prozesuan eta Ostiral Santuko Hitzarmenaren bitartez Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeko saiakeretan aritzeagatik, Norvegiako Parlamentukaren Nobel kontseiluak Bakearen Nobel Saria eman zion 1998an Humeri, David Trimble Ulster Unionist Party alderdi unionistako buruarekin batera.[2]

Azken urteak

2004an kargu politiko guztiak utzi zituen eta ordutik aurrera, bere emaztearen laguntzaz, Europako integrazioaren alde eta munduko pobreziaren aurka ari da lanean.

Euskal Herrian bizi den gatazka konpontzen lagundu nahian idatzitako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean ere dago.

Erreferentziak

  1. Egilegor, Arantxa Elizegi. «John Hume hil da, Ostiral Santuko Akordioen bultzatzaileetako bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  2. (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1998» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.