John Hope, Linlithgowko I. markesa
John Adrian Louis Hope, Linlithgowko I. markesa, Hopetoungo VII. kondea (South Queensferry, 1860ko irailaren 25a – Paue, 1908ko otsailaren 29a) eskoziar aristokrata eta politikaria izan zen. Australiako 1. gobernadore orokorra izan zen 1901etik 1902ra.
Hamabi urterekin Hopetoungo konde bihurtu zen bere aita hiltzean. Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko eta Lorden Ganberako kidea izan zen.
1889tik 1895era Victoriako gobernadore izan zen eta agintaldia amaitzean Lord Salisburyren gobernuan zerbitzatu zuen. 1901ean Australiako gobernadore orokor izendatu zuten, baina gaizki informatuta iritsi zen eta lehen ministroaren izendapenean huts egin zuen. Azkenean, Edmund Barton izendatu zuen kargurako. Politikan sartu zen, eta ezagun egin zen bere nabarmenkeriagatik.
Britainia Handira itzultzean markes titulua jaso zuen eta Eskoziarako estatu-idazkari izan zen laburki.