John Henry Coates

John Henry Coates (Possum Brush, Hego Gales Berria, Australia, 1945eko urtarrilaren 26a - Cambridge, 2022ko maiatzaren 9a) australiar matematikaria izan zen.

John Henry Coates

Bizitza
JaiotzaHegoaldeko Gales Berria, 1945eko urtarrilaren 26a
Herrialdea Australia
HeriotzaCambridge, 2022ko maiatzaren 9a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Australiar Unibertsitate Nazionala
Cambridgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAlan Baker
Doktorego ikaslea(k)Andrew John Wiles
Pierre Colmez (en) Itzuli
Susan Howson (en) Itzuli
Catherine Goldstein (en) Itzuli
Matthias Flach
Bernadette Perrin-Riou (en) Itzuli
Warren Mann Sinnott (en) Itzuli
Anupam Saikia (en) Itzuli
Nicole Claudine Arthaud-Kuhman (en) Itzuli
Julian Christiansen Horn (en) Itzuli
Paul Balister (en) Itzuli
Thong Nguyen Quang Do (en) Itzuli
Rodney Ian Yager (en) Itzuli
Andrew John Plater (en) Itzuli
Paul Denis Smith (en) Itzuli
Andrew Leslie Sydenham (en) Itzuli
Yoshihiro Ochi (en) Itzuli
Daniel Delbourgo (en) Itzuli
Michael Corin Harrison (en) Itzuli
Gary Ian McConnell (en) Itzuli
Christian Wuthrich (en) Itzuli
Dominique Bernardi (en) Itzuli
Athanasios (Thanasis) Bouganis (en) Itzuli
Mahesh Ramesh Kakde (en) Itzuli
Michael Don Shuter (en) Itzuli
Gergely Zábrádi (en) Itzuli
Luc Villemot (en) Itzuli
Jeanine Van Order (en) Itzuli
Gianluigi Sechi (en) Itzuli
Chern-Yang Lee (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakJohn Tate (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Academia Europaea (en) Itzuli

Bizitza

Australiako Unibertsitate Nazionalean egin zituen lehenengo ikasketak; gero Parisko École Normale Superieuren jarraitu zituen. Doktoregoa Cambridgeko Trinity Collegen egin zuen. Ikasketak bukatuta, irakasle-laguntzaile postu bat lortu zuen Harvard Unibertsitatean (1969). 1972an Standfordera joan zen, eta han irakasle-laguntzaile aritu zen 1975ean Cambridgera itzuli zen arte. 1977an, Australiako Unibertsitate Nazionaleko irakasle hautatu zuten; hala ere, urtebete geroago Frantziara itzuli zen. 1985ean Parisko École Normale Superieureko matematikako zuzendari eta irakasle hautatu zuten. Urte berean, Londresko Royal Societyko kide izendatu zuten. Emmanuel Collegeko kide izateaz gainera, Cambridgeko Matematikako Sadleiriar katedra ere lortu zuen. 1991n, Cambridgeko Matematika Huts eta Estatistika Matematikako saileko zuzendari izendatu zuten.

Coatesek ekarpenik garrantzitsuenak 1966-1967 bitartean egin zituen, funtzioen hurbilketa aljebraikoari buruz lau artikulu argitaratu baitzituen urte horietan, oso garrantzitsuak. Mahlerren zenbaki arrazionalei buruzko lanaren jarraipena (Alan Bakerrekin batera) eta K-teoriaren ikerketa ere egin zituen. Gainera, Weilen aieruaren kasu berezi batzuk frogatu zituen, eta Iwasawaren teoria landu ondoren zenbait artikulu idatzi zituen Andrew Wilesekin batera (1977-1978). Coatesen ikasle izan zen Wiles matematikariak Fermaten azken teorema frogatzea lortu zuen. 1988-1990 bitartean, Coates Londresko Elkarte Matematikoko buru izan zen; elkarte horren eskutik Senior Whitehead saria jaso zuen 1997an.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.