John Hejduk
John Hejduk (New York, 1929ko uztailaren 19a - ib., 2000ko uztailaren 3a) estatubatuar arkitektoa izan zen.
John Hejduk | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1929ko uztailaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Bronx eta New York, 2000ko uztailaren 3a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Cooper Union (en) University of Cincinnati (en) Harvard Graduate School of Design (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, pedagogoa, eskultorea, artista grafikoa, margolaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
1947-1950 urte-bitartean egin zituen arkitektura-ikasketak, eta 1950-1953 bitartean osatu zituen, Cincinnatiko Unibertsitatean lehendabizi, eta Harvardeko Diseinu Eskolan gero. 1954-1956 urte-bitartean diseinu-irakasle izan zen Texasko Unibertsitateko Arkitektura Eskolan, eta irakasle laguna Cornellen (Ithaca), 1958 eta 1960 bitartean. Lau urte geroago, New Yorkeko Cooper Unioneko arkitektura-irakasle izendatu zuten. Theo van Doesburgen obran oinarritzen den Five Architects arkitekto-elkarteko kide izan zen, kide abangoardistena. Proiektugile gisa, etxebizitza partikularrak diseinatu zituen batez ere: Demlin House (1960, Locust Valley, Long Island, New York); Diamond House (1963-1967); Bernstein House (1968, Mamaroneck, New York); Wall House (1970); Bye House (1973, Hidgefield, Connecticut). Sari asko irabazi zituen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Hejduk |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.