John Hawkes (idazlea)
John Hawkes (Stamford, Connecticut, AEB, 1925eko abuztuaren 17a - Providence, Rhode Island, AEB, 1998ko maiatzaren 15a) estatubatuar idazlea izan zen.
John Hawkes (idazlea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stamford (Connecticut), 1925eko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Providence, 1998ko maiatzaren 15a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Harvard College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Brown Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | postmodern literature (en) |
Biografia
Eleberri berezi batekin hasi zen literaturan, esperimentalismoaren bidetik: The Cannibal (1949, "Gizajalea"), gerrak suntsitutik utzi zuen Alemanian kokatuta dago eta eleberriko pertsonai nagusia, motordun amerikarra, alemaniar garaituei oldartzen zaie. Ildo berean segitu zuen Lunar landscapes (1969, "Ilargi moduko ikuspegiak") izeneko kontakizun laburren bilduman; 1964an argitaratutako Second skin ("Bigarren larrua") eleberrian, berriz, maitasuna eta indarkeria kontrajartzen dira, Shakespeareren komedietan bezala.
Erotismoa eta pornografia-gaiak ere erabili ditu bere eleberrietan. Harenak dira, besteak beste: The blood oranges (1971, "Odolezko laranjak"), Death, sleep and the traveller (1974, "Herioa, ametsa eta bidaiaria"), The passion artist (1979, "Pasioaren artista"), Virginie: her two lives (1982, "Virginie: haren bi bizitzak"). Hauek dira bizitzako azken urteetan argitaratu zituen lanik aipagarrienak: "Abenturak larruaren merkataritzan Alaskan" (1985); "Argazkilaria eta bere modeloak" (1988) eta "Igela" (1996). Lan horietan, aurrekoetan bezala, gizakiaren patuaren egitura eskizofrenikoa landu zuen bereziki Hawkesek.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.