John Gatenby Bolton
John Gatenby Bolton (Sheffield, 1922ko ekainaren 5a - Australia, 1993ko uztailaren 6a) australiar astronomoa izan zen. Cambridgeko Trinity Collegen ikasi zuen Matematika eta Fisika. Britainia Handiko Itsas Armadan lan egin zuen radarretako aditu bezala (1942-46), eta ondoren, Australiara alde egin zuen. Australiako National Radio Astronomy Observatory-ko zuzendaria izan zen (1961-1971). Irrati-astronomiaren eremuan aitzindari izan zen, eta galaxiak identifikatzen lehenetarikoa. Boltonek asmatu zuen Parkes irratiteleskopioak zeregin handia izan zuen Estatu Batuen Apollo programan. Apollo 11 ilargian zegoela, handik igorritako irrati-seinaleak jaso zituen teleskopio horrek. Bruce domina irabazi zuen 1988an.
John Gatenby Bolton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Gatenby Bolton |
Jaiotza | Sheffield, 1922ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua Australia Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Buderim, 1993ko uztailaren 6a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College King Edward VII School (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Ronald Ekers (en) J. V. Wall (en) Ann Savage (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Teknologia Institutua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Australian Academy of Science (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Nazioarteko Astronomia Elkartea American Astronomical Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.