John Garang

John Garang de Mabior (Wangulei, Twic, Sudan Anglo-egiptoarra, 1945eko ekainaren 23a - New Cush, Sudan, 2005eko uztailaren 30a) sudandar politikari eta militarra izan zen, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena.

John Garang

Sudango presidenteorde

2005eko uztailaren 9a - 2005eko uztailaren 30a
baliorik ez - Salva Kiir Mayardit
President of Southern Sudan (en) Itzuli

2005eko uztailaren 9a - 2005eko uztailaren 30a - Salva Kiir Mayardit
Minister of Health of South Sudan (en) Itzuli

2005 - 2005
Bizitza
JaiotzaWangkulei (en) Itzuli eta Twic East County (en) Itzuli, 1946ko ekainaren 23a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sudan
HeriotzaNew Cush (en) Itzuli, 2005eko uztailaren 30a (59 urte)
Hobiratze lekuaJuba
Heriotza moduaistripuzko heriotza: hegazkin istripua
Familia
Ezkontidea(k)Rebecca Nyandeng De Mabior (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGrinnell College (en) Itzuli
Iowa State University (en) Itzuli
Dar es Salaamgo Unibertsitatea
Nabumali High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Economics (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta partisanoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraSudanese Armed Forces (en) Itzuli
Sudan People's Liberation Army (en) Itzuli
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakSudango Bigarren Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoaSudango Herriaren Askapenerako Mugimendua
splmtoday.com

Bizitza

Nilo Garaia eskualdean sortu zen John Garang 1945ean, dinka etniaren eskualdean. Erlijioz kristaua zen. Hamar urte zituen Sudanek independentzia eskuratu zuenean, baina ordurako sutan zegoen Anya-Nya ("sugearen pozoia") jendearen matxinada. Gerrillariek gaztetxoak biltzen zituzten eskoletan gudara eramateko, baina aurreratuenei ikasketak egiteko agintzen omen zieten. Gerra zibiletik ihesi, Tanzanian ikasi zuen, eta 1960ko hamarkada bukaeran AEBetako Iowan lortu zuen ekonomia diploma. Afrikara itzulita, Tanzaniako Dar es Salaamgo Unibertsitatean enplegua eduki zuen, baina laster itzuli zen sorterrira, Anyanya Askapen Frontearekin borroka egitera.[1]

1972an sinatu zen Addis Abebako bake ituna; haren bertutez, Garang Sudango armadako kapitain bihurtu zen, geroago koronel, eta berriro Estatu Batuetara joan zen. Georgiako Fort Benningen egonaldia egin eta gero, Iowako Unibertsitatean nekazaritzako ekonomia doktoregoa eskuratu zuen.[1]

1980ko hamarkada hasieran Khartumera itzuli zenean, gauzak berriro aldatuta aurkitu zituen: Gaafar Nimeiry lehendakaria komunistengandik hurbil ibilia zen, baina orduan islamista fundamentalisten laguntzarekin ari zen agintzen. 1972ko bake itunak bizitza laburra eduki behar zuen. 1983an hasi ziren berriro mugimenduak. Nimeiryk Sudan osoan lege islamiko estua ezartzea erabaki zuenean, hegoaldeko hainbat kasernatan militarrak oldartu egin ziren eta haiek bakeratzera nor eta Garang bidali zuten. Oker galanta: John Garang aste batzuetan desagertuta egon ondoren Sudango Herriaren Askapenerako Armadaren (SPLA) buru azaldu zen berriro. Hamaika urteko bakea etenda, Sudango Bigarren Gerra Zibila piztu zen.[1]

SPLAk hasieran 12.500 gizon zeuzkan 12 batailoitan, gehienak eskuko armaz soilik horniturik. 1990eko hamarkadan 50.000 jende izatera iritsi zen. Borrokaren hasieran, artean indarrean zegoen mundu osoa hartzen zuen Gerra Hotza. John Garangen babesle handia garai hartan Mengistu Haile Mariam zen, Etiopiako gobernu komunistako buruzagia. Alde zeuzkan Muammar al Kadafi libiarra eta Ugandan agintea eskuratu berria zuen Yoweri Museveni. Aldiz, Estatu Batuek Nimeiry eta bere islamistak babesten zituzten, Afganistanen talibanei sostengua ematen zieten moduan.[1]

Baina Gerra Hotza bukatu egin zen, eta geopolitika aldaketa handiak jazo ziren munduan. Etiopian Mengisturen erregimen komunista hankaz gora joan zen. Mendebaldearentzako ordura arte hain praktikoak izan ziren fundamentalista islamikoak arazo bihurtu ziren, eta aldiz Sudango hegoaldeko gerrilla erakargarriago egin zen. John Garangek aliatu berriak egiteko aukera ikusi zuen. Laster hasi zen Estatu Batuen laguntza jasotzen. Hautu hori indartu zen 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren. Khartumen agintzen zuen Omar al-Bashirek bekatu handi bat zeukan bere historian: Osama bin Laden babestua eduki zuela Sudanen. Gainera, AEBentzat interes handia zeukan Sudango petrolioak.[1]

Amerikarrek diplomazia lanean jarrita, John Danforth senatari ohia bidali zuten Sudango hegoaldera Garang armak uzteko konbentzitu zezan. 2002ko martxoan joan zen Garang Washingtonera, eta han Colin Powell eta Paul Wolfowitzekin elkarrizketatu zen. Bi urteko negoziaketen ondoren, 2005eko urtarrilaren 9an sinatu zen Sudango bakea Kenyako Naivasha hirian.[1] Bake itunean idatzirik zegoen bezala, uztailaren 9an John Garang Sudango lehendakariorde izendatu zuten, baina uztailaren 30ean hil egin zen helikoptero istripu batean.[2] Salva Kiirek ordeztu zuen.

Erreferentziak

  1. Zubiria Kamino, Pello. John Garang, Sudango gerrillaria geopolitikan igeri. Argia aldizkaria, 2005eko otsailak 20, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  2. Sudan's Garang dies in copter crash. Al Jazeera, 2005eko abuztuak 1, aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Garang Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.