John Ford
John Ford (Cape Elizabeth, Maine, 1894ko otsailaren 1a - Portland, Oregon, 1973ko abuztuaren 31) irlandar jatorriko Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen. Lau Oscar irabazita, haren estiloak eragin handia izan du mota guztietako zuzendariengan: Akira Kurosawa, Martin Scorsese, Steven Spielberg, Sam Peckinpah, edo Sergio Leone esaterako. Beste zinemagile askok, Ingmar Bergmanek eta Orson Wellesek besteak beste, historiako film zuzendari onena izendatu dute.
John Ford | |
---|---|
(1946) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sean Aloysius O'Feeney |
Jaiotza | Cape Elizabeth (Maine), 1894ko otsailaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Palm Desert, 1973ko abuztuaren 31 (79 urte) |
Hobiratze lekua | Holy Cross Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mary McBride Smith (en) (1920 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Portland High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, itsas ofiziala, gidoilaria, zinema aktorea eta errealizadorea |
Altuera | 183 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Office of Strategic Services Universal Studios |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | The Plow That Broke the Plains (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | commander (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Aurreneko urteak
John Martin "Jack" Feeney izena jaso zuen bataioan, guraso John Augustine Feeneyk eta Barbara "Abbey" Curranek hala jarrita (dena den, Fordek berak esana zen bere ponteko izena Sean Aloysius O'Feeny edo Sean Aloysius O'Fearna zela).[1]. Gurasoak irlandarrak ziren. Ama Aran uharteetako Inishmore uhartean jaio zen, eta aita, Spiddalen (Galwayko konderria).[2].
Oscar sariak
Urtea | Saria | Filma | Irabazlea |
---|---|---|---|
1932 | Film onena | Arrowsmith | Irving G. Thalberg – Grand Hotel |
1935 | Film onena | The Informer | Irving G. Thalberg – Mutiny on the Bounty |
1935 | Zuzendari onena | The Informer | John Ford |
1939 | Zuzendari onena | Stagecoach | Victor Fleming – Gone with the Wind |
1940 | Film onena | The Long Voyage Home | David O. Selznick – Rebecca |
1940 | Zuzendari onena | The Grapes of Wrath | John Ford |
1941 | Film onena | How Green Was My Valley | How Green Was My Valley |
1941 | Zuzendari onena | How Green Was My Valley | John Ford |
1942 | Dokumental onena | The Battle of Midway | The Battle of Midway |
1943 | Dokumental labur onena | December 7th | December 7th |
1952 | Film onena | The Quiet Man | Cecil B. DeMille – The Greatest Show on Earth |
1952 | Zuzendari onena | The Quiet Man | John Ford |
Filmografia
Sakontzeko irakurri: John Forden filmak
Erreferentziak
- 1894ko jaiotzak Cape Elizabetheko 1900.eko erroldan jaso ziren, eta 'John Martin Feeney' inskripzioa da agerian dakartena
- EYMAN, Scott. Print the Legend: The Life and Times of John Ford, New York, 1999. I. atala.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Ford |
- John Ford IMDB atarian
- La furia umana/3, 2010eko negua, John Forden gaineko argitalpen berezia, Julio Bressane, Paul Vecchiali, Raymond Bellour, Art Redding, Toni D'Angela, Juan Gorostidi Munguia, Tag Gallagher, Joseph McBride, Jacques Aumont, John Zorn, Barry Gifford, Giulio Giorello, Alberto Abruzzese, Eva Truffaut, eta gehiagoren testuak hainbat hizkuntzatan. www.lafuriaumana.it atarian.
- "Ford Till '47" Tag Gallagher-en testua, SensesofCinema.com atarian.
- "John Ford" Richard Franklin-en testua, SensesofCinema.com atarian.
- John Forden gaineko bibliografia, Film.Virtual-History.com atarian.
- Forden gainean berbetan, Portland-en, Mainen: , Michael C. Connolly eta Kevin Stoehr, John Ford in Focus liburuaren editoreak, audioan jasotako solasaldia.
- The Influence of Western Painting and Genre Painting on the Films of John Ford, 1986. Artea eta zinema uztartzen dituen ikerketa baten berri.