John Entwistle
John Alec Entwistle (Chiswick, Londres, 1944ko urriaren 9a - Las Vegas, 2002ko ekainaren 27a) The Who taldeko baxu-jotzailea izan zen. Pete Townshend-en esanetan The Who taldeko gitarra eta solista zen. The Who taldeko partaide lasaiena eta, era berean, zaratatsuena ezenatokian zen, horregatik The Ox (Idia) deitzen zioten. Txikitatik zenbait instrumentu jotzen zituen, hoietatik adar frantziarra, tronpeta... Instrumentu hauek Quadrophenia (filma)ren diskoan jo zituen batik bat. Izan ere, bere instrumentu nagusia baxua zela demostratu zuen “My generation” abestian. Duane Eddy, Gene Vincent, soul estiloko baxujoleek eta R&B estiloko James Jamersonen mailako baxujoleek eragin izan diote. John Entwistlek bere banda propioa sortu zuen baina handik gutxira hil egin zen 2002an.[1] Heriotza biotzekoa emanda gertatu zitzaion, antza, kokaina gehiegizko kontsumoaren ondorioz.[2]
John Entwistle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Alec Entwistle |
Jaiotza | Chiswick, 1944ko urriaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Las Vegas, 2002ko ekainaren 27a (57 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ark Acton Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, baxu-jotzailea, gitarra-jotzailea, horn player (en) , kantaria, musikagilea, ekoizlea eta disko-ekoizlea |
Altuera | 72 hazbete |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Duane Eddy eta James Jamerson (en) |
Kidetza | The Who |
Genero artistikoa | rock art rock hard rock power pop (en) |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | baxua Tronpa gitarra ahotsa tronpeta tronboia upright piano (en) aho-soinua |
Diskoetxea | MCA Inc. Atco Records Decca (en) Polydor Records |
johnentwistle.com | |
|
2011an, Rolling Stone aldizkariak Entwistle garai guzitetako baxujotzaile onena bezala izendatu zuen.[3] Masoia izan zen.[4]
Diskografia
- Smash Your Head Against the Wall (1971)
- Whistle Rymes (1972)
- Rigor Mortis Sets In (1973)
- Mad Dog (1975)
- Too Late the Hero (1981)
- The Rock (1996)
- Thunderfingers: The Best of John Entwistle (1996)
- King Biscuit Flower Hour Presents in Concert (1996)
- Left for Live (1999)
- So Who's The Bass Player? The Ox Anthology (2005)
Bibliografia
- Andy Neill eta Matthew Kent: Anyway Anyhow Anywhere. The Complete Chronicle of The Who. Virgin Books, 2009. ISBN: 978-0-7535-1217-3.
- Dave Marsh: Before I Get Old. The Story of The Who. Plexus Publishing, 1983. ISBN: 978-0-85965-085-4
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20141006113219/http://www.lifetimetv.co.uk/biography/biography-john-entwistle
- https://archive.today/20090818004349/http://www.independent.co.uk/news/uk/home-news/stripper-found-entwistle-dead-after-heart-attack-triggered-by-cocaine-610683.html
- https://web.archive.org/web/20141108164842/http://www.rollingstone.com/music/pictures/rolling-stone-readers-pick-the-top-ten-bassists-of-all-time-20110331/1-john-entwistle-0795723
- http://www.musicradar.com/news/guitars/quadrophenia-was-nearly-the-end-says-pete-townshend-512395
Kanpo estekak
- (Ingelesez) JohnEntwistle.com
- (Ingelesez) The John Entwistle Foundation
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Entwistle |