John Edensor Littlewood
John Edensor Littlewood (1885eko ekainaren 9a - 1977ko irailaren 6a) britainiar matematikaria izan zen, batez ere G. H. Hardyrekin izandako elkarlan luzeagatik ezaguna, baita Carl Friedrich Gauss-ek logaritmo integralaren gehiegizko estimazioari buruz egindako aieru bat ezeztatzeagatik ere.
John Edensor Littlewood | |||
---|---|---|---|
1928 - 1950 - Abram Samoilovitx Besikovitx → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rochester, 1885eko ekainaren 9a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Cambridge, 1977ko irailaren 6a (92 urte) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea St Paul's School (en) (1900 - 1903) Trinity College (1903 - 1906) | ||
Tesi zuzendaria | Ernest Barnes (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Donald C. Spencer A. O. L. Atkin (en) Sarvadaman Chowla Edward Collingwood (en) Harold Davenport Thomas Muirhead Flett (en) Albert Ingham (en) Chike Obi (en) Srinivasa Aiyangar Ramanujan Stanley Skewes (en) Philip Stein (en) Peter Swinnerton-Dyer (en) Samuel Verblunsky (en) Laurence Chisholm Young (en) Hallard T. Croft (en) Peter Southcott Bullen (en) Frederick W. Bradley (en) Alfred E. Gwilliam (en) James Cossar (en) Frederick G G. Maunsell (en) Hugh P. Mulholland (en) R. Cooper (en) Nicolaas Du Plessis (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Francis Sowerby Macaulay (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Victoria University of Manchester (en) (1907 - 1910) Trinity College (1910 - 1928) Cambridgeko Unibertsitatea (1928 - 1950) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | anglikanismoa |
Littlewood-en bizitza
Littlewood Rochesterren jaio zen, Kenten, eta Edward Thornton Littlewooden eta Sylvia Mauden seme zaharrena izan zen. 1892an, bere aita Wynbergeko (Hegoafrika) eskola bateko zuzendari izendatu zuten eta hara bere familiarekin joan zen. Littlewood Britaina Handira itzuli zen 1900ean, eta St Paul's Schoolera joan zen Londresen, Francis Sowerby Macaulayen begiradapean ikasten, geometria aljebraikoan asko nabarmendu zen matematikaria.
Cambridgeko Trinity Collegen ikasi zuen, non W. W. Rouse Ball izan zen bere tutorea. Han bere karreraren zatirik handiena garatu zuen. 1908an Trinity Collegeko fellow hautatu zuten eta 1928an Rouse Ball Matematikako Irakasle izendatu zuten, 1950an erretiratuz. 1916an Royal Society-ko kide hautatu zuten, 1929an Royal domina eman zioten, 1938an De Morgan domina, 1943an Sylvester domina, 1958an Copley domina eta 1960an Senior Berwick Prize. Gainera, London Mathematical Society-ko presidente izan zen 1941etik 1943ra.
Lana
Bere lanaren zatirik handiena analisi matematikoan eta zenbakien teorian izan zen. 35 urte inguru eman zituen G. H. Hardyrekin elkarlanean, eta serieen teorian, riemannen zeta funtzioan, desberdintasunetan, èta funtzioen teorian ekarpenak egin zituen. Hardy-Littlewooden aierua enuntziatu zuen Hardyrekin batera, zenbaki bikien banaketari buruzko aierua.