John Dillon
John Dillon (Dublin, 1851ko irailaren 4a - Londres, 1927ko abuztuaren 4a) Irlandako mediku eta politikaria izan zen. Abertzalea zen, eta behin baino gehiagotan espetxeratu zuten Irlandako independentziaren alde borrokatzeagatik. Diputatu izan zen 1880an, eta Irlandako Federazio Nazionaleko buruzagi izendatu zuten 1896an. 1918ko hauteskundeetan, ordea, Sinn Fein alderdiak boto gehiago eskuratu zituen Dillonek zuzentzen zuen alderdiak baino, eta gainbehera nabarmena izan zuen haren alderdiak orduz geroztik.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dillon |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.