John Denver
John Denver, jaiotzez Henry John Deutschendorf, Jr. (1943ko abenduaren 31, Roswell, Mexiko Berria – 1997ko urriaren 12a, Pacific Grove, Kalifornia) estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzaile bat izan zen. Hil zenean, Kaliforniako kostaldean musikaren historian disko gehien saldu dituen bost kantagileetako bat zen. Bazituen urrezko hamabi disko eta platinozko lau disko.
John Denver | |
---|---|
(1975) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henry John Deutschendorf |
Jaiotza | Roswell (Mexiko Berria), 1943ko abenduaren 31 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Colorado Denver Fort Worth Tucson Lubbock (Texas) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Monterey, 1997ko urriaren 12a (53 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin-istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Cassandra Delaney (1988ko abuztuaren 12a - 1993) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texas Tech University (en) Arlington Heights High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, poeta, musikagilea, aktorea, kantugilea, gitarra-jotzailea, disko-ekoizlea, hegazkinlaria, idazlea, kanta-idazlea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Tucson Arizona Boys Chorus The John Denver Band (en) |
Izengoitia(k) | John Denver |
Genero artistikoa | countrya herri-musika rock folk rock Western music (en) pop musika herri-kanta folk-pop (en) |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | gitarra fiddlea giltzadia ahotsa |
Diskoetxea | Mercury Records (en) RCA Windstar Records (en) Bertelsmann Music Group |
johndenver.com | |
|
Bizitza
1964an arkitektura -ikasketak bertan behera utzi, eta musikaren munduan buru-belarri sartu zen. Los Angelesera joan zen, eta The Chad Mitchell Trio taldean hasi zen jotzen. Aldi berean, beste musikari batzuentzat kantak idazten zituen, eta arrakasta handia lortu zuen Banoa hegazkin batean abestiarekin.
Batez ere, folk eta country musika landu zituen, eta 1971n izugarrizko arrakasta izan zuen beste disko bat argitaratu zuen: Take me home, country roads (1971, Eraman nazazue etxera, herribideok). Haren ondotik Thank God I'm a country man (Eskerrak Jainkoari herriko seme bat naizen) eta Calypso heldu ziren.
1980ko hamarraldian zentral nuklearren zabalkundearen aurkako protestetan parte hartu zuen, eta hurrengo hamarraldian ingurune naturalak babestearen aldeko kanpainetan. Hain zuzen, foken erreserba natural baten gainean hegaldatzen ari zela hil zen: 1997ko urriaren 12an, Kalifornia estatuko Monterey udalerrian, beira-zuntzez egindako Rutan Long-EZ hegazkin esperimentala gidatzen ari zen, eta hegazkina itsasora erori zen.
Lanak
Haren abesti ospetsuenen artean Take Me Home, Country Roads, Leaving on a Jet Plane, Rocky Mountain High, Calypso eta Annie's Song daude; azken abesti horren doinua izan zen Egan musika-taldeak Behin batean Loiolan abestian erabili zuena.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Denver |
- John Denver musikariaren webgunea (Ingelesez)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.