John Davis (esploratzailea)
John Davis (Sandridge, Devonshire, c. 1550 - Malakako itsasartea, 1605eko abenduaren 29a) itsasgizon ingelesa izan zen. Hiru bidaldi behar izan zituen bere izena daraman itsasartea 1587. urtean aurkitu arte. Falkland (Malvinak) uharteak ere aurkitzeko. Thomas Cavendish itsasgizonari Hegoaldeko itsasoetarako bidaia batean lagundu ondoren (1591-1592), Sortaldeko Indietarako beste bidaia batean hil egin zuten. Munduko deskribapen hidrografikoa ezagutarazi zuen 1595. urtean. Urte berean asmatu zuen eguzkiak itsasoarekiko duen altuera neurtzeko tresna. Iparraldeko itsasoetarako eginiko bidaien gorabeherak 1600. urtean argitaratu zuen liburu batean utzi zituen idatzita.
John Davis (esploratzailea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sandridge (en) , 1550eko urria (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Erresuma Batua Ingalaterra |
Heriotza | Bintan Island (en) , 1605eko abenduaren 27a (55 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta itsasturia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.