John Cockcroft
John Douglas Cockcroft (Todmorden, Ingalaterra, 1897ko maiatzaren 27 – Cambridge, Ingalaterra, 1967ko irailaren 18a) fisikaria izan zen.
John Cockcroft | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Todmorden (en) , 1897ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Churchill College (en) , 1967ko irailaren 18a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Ascension Parish Burial Ground (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elizabeth Crabtree (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University of Manchester (en) Saint John's College (Cambridge) University of Manchester Institute of Science and Technology (en) Richard Huish College, Taunton (en) |
Tesi zuzendaria | Ernest Rutherford |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, fisikari nuklearra eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Energia Atomikoaren Ikerketarako Erakundea Chalk River Laboratories (en) Montreal Laboratory (en) Ministry of Supply (en) Australiar Unibertsitate Nazionala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Artillery (en) Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
1932. urtean Cockcroftek eta Waltonek lastertasun handiko protoiz bonbardatu zuten litioaren atomo nukleo bat, eta erreakzio haren ondorioz helioaren atomo nukleo bat lortu zuten. Bigarren Mundu Gerran (1939-1945), Cockcroftek ikerketa atomikorako laborategi bat zabaldu zuen Kanadan, Montrealdik hurbil. Gerraren ondoren British Atomic Energy Research Establishmenteko zuzendari izan zen, eta 1959. urtean Cambridgeko Unibertsitateko Churchill Collegeko buru izendatu zuten. 1951. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Ernest T.S. Walton lankidearekin batera, atomoen nukleoa artifizialki azeleratutako partikulen bidez desintegratzeko egindako lanengatik.
Lehenengo urteak
Ingalaterran jaio zen, 1897ko Maiatzaren 27ean. Todmorden hirian, Yorkshireko West Riding. Jonny W ezizenaz ezagutzen zen. bost anaien nagusiena izan zen. Bere anaiak Eric, Phillip, Keith eta Lionel ziren. 1901tik 1908ra bitartean, Walsden gherrian zegoen Church of Engand School-eko eskolan ikasi zuen. Todmorden eskolan eman zituen hurrengo bi urteak eta 1909tik 1914ra Tormordenko bigarren eskuntzako institutoan. Futbol eta kriket egin zuen bertan. Manchestergo Victory Unbertsitatean,matematika ikasi zuen gero. Unibertsitateko lehen urtea 1915ko Ekainean bukatu zuen eta lehenengo muundu gerra zela eta Officers Training Corps-en eman zuen izena, baina ez zen bere metsa ofiziala izatea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak