John Boyd Dunlop

John Boyd Dunlop (1840ko otsailaren 5a, Dreghorn, Iparraldeko Ayrshire 1921eko urriaren 23a, Dublin, Irlanda) eskoziar asmatzaile bat izan zen, lanbidez albaitari zirujaua.

John Boyd Dunlop

Bizitza
JaiotzaDreghorn, 1840ko otsailaren 5a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaDublin, 1921eko urriaren 23a (81 urte)
Hobiratze lekuaDeans Grange Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ekintzailea eta albaitaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 14739352 Edit the value on Wikidata

Asmakuntza ugari burutu zituen, baina denetan ospetsuena ibilgailuentzako pneumatikoa izan zen. Bere abizena daraman eta penumatikoak eta gomazko elementuak ekoizten dituen Dunlop Rubber enpresaren sortzailea izan zen.

Biografia

Eskoziako Iparraldeko Ayrshireko Dreghorngo baserri batean jaio zen eta Edinburgoko Albaitaritza Ikastetxean (gaur egun Edinburgoko Unibertsitatearen parte da) albaitari gisa graduatu zen 19 urterekin. Zortzi urtez Edinburghen albaitari gisa aritu zen. 1867an Belfastera joan zen bizitzera.

1887an aire-ganberako lehen pneumatikoa garatu zuen bere bederatzi urteko semeak Belfasteko zuloguneak betetako kaleetan eskolara joateko erabiltzen zuen triziklorako. Trizikloaren triki-trakaren arazoa konpontzeko, Dunlopek gomazko hodi batzuk puztu zituen baloiak puzteko aire ponpa batekin. Ondoren, kautxuzko hodiak olana batekin bildu zituen babesteko eta trizikleko gurpilen hagunen gainean itsatsi zituen. Ordura arte, gurpil gehienek goma trinkozko hagunak zituzten, baina pneumatikoek ibilaldi nabarmen leunagoa ematen zuten. Ideia garatu eta patentatu zuen ganberadun pneumatikoa 1888ko abenduaren 7an. Hala ere, patentea eman eta bi urtera, Dunlopi ofizialki jakinarazi zioten patentea Robert William Thomson asmatzaile eskoziarrak baliogabetu zuela, 1846an Frantzian eta Estatu Batuetan 1847an patentatu baitzuen ideia. Dunlop-ek Robert William Thomson-en aurkako borroka juridikoa irabazi zuen eta patentea berrestea lortu zuen.

Dunlop-ek Dunlop Tyres enpresa sortu zuen, gerora Dunlop Rubber Company izenarekin ezagutzen dena. Ekoizpen komertziala 1890 bukaeran hasi zen Belfasten. Dunlop-ek bere patentea eta konpainiaren izena William Harvey Du Cros-i saldu zion, jadanik Pneumatic Pire and Booth's Cycle Agency-ren jabea zena, sortutako konpainiaren 1.500 akzioren truke, eta azkenean ez zuen dirutza handirik egin asmakuntzagatik. Dunlop Dublinera erretiratu zen eta bertan hil zen 1921eko urriaren 12an, eta Deansgrange hilerrian lurperatu zuten, Dublingo hegoaldeko auzo batean.


Dunlop-en ganberadun pneumatikoaren garapena une erabakigarrian iritsi zen lurreko garraioaren hedapenaren garaian, bizikleta eta automobil berriak eraikitzearekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Boyd Dunlop Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.