John Ballance
John Ballance (Glenavy, Ulster, 1839ko martxoaren 27a - Wellington, 1893ko apirilaren 27a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1891tik 1893ra.
1866an, emaztearekin batera, Zeelanda Berrira joan zen, eta Wanganuin jarri ziren bizitzen, bitxigintzako negozio bati ekiteko asmoz. Hala ere, The Wanganui Herald egunkaria sortzeko aukera izan zuen eta editorea eta jabea izan zen bere bizitza osoan. 1867an zalditeriako armada boluntario bat bildu zuen maorien aurka borrokatzeko. George Grey eta Robert Stouten gobernuetan ministro izan zen, eta 1891n oposizioko lider bihurtu zen.
1890eko hauteskundeak irabazi ondoren, 1891n lehen ministro karguaren zina egin zuen, eta bi urte zaileko erreforma ekonomikoei aurre egin behar izan zien. Emakumeen boto-eskubidearen aldekoa ere izan zen. Karguan hil zen 1893an.