John B. Goodenough
John Bannister Goodenough (Jena, 1922ko uztailaren 25a - Austin, Texas, 2023ko ekainaren 25a) estatubatuar materia solidoaren fisikaria izan zen. 2019ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen M. Stanley Whittingham eta Akira Yoshinorekin batera litiozko bateriei buruz egindako lanagatik.
John B. Goodenough | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jena, 1922ko uztailaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Austin, 2023ko ekainaren 25a (100 urte) |
Hobiratze lekua | Austin Memorial Park Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Erwin Ramsdell Goodenough |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Zientziatan graduatua : matematika Chicagoko Unibertsitatea Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Clarence Zener |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea eta meteorologoa |
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology Texasko Unibertsitatea Austinen |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Nevill Francis Mott, John C. Slater (en) , Philip Warren Anderson eta Jay Wright Forrester (en) |
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Frantziako Zientzien Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | United States Army Air Forces (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
me.utexas.edu… | |
Guraso estatubatuarren Alemanian jaio zen eta Yaleko Unibertsitatean ikasi zuen. Meteorologo militarra izan zen Bigarren Mundu Gerran, Chicagoko Unibertsitatean fisikan doktoratu zen, Lincolneko MIT Laborategian ikertzailea izan zen eta Oxfordeko Unibertsitateko Kimika Ezorganikoko Laborategia zuzendu zuen. Austingo Ingeniaritza Eskolako irakasle izan zen 1986tik. Bere ikerketak magnetismoan eta metaletik oxidoen isolatzailerako trantsizioaren portaeran zentratu ziren. Material horietan magnetismoa aurreikusteko arauak garatu zituen.
97 urterekin Nobel Saria jaso zuen eta jasotzen duen pertsona zaharrena da.