John Anglin

John Anglin (1930eko maiatzaren 2a - 1962ko ekainaren 11n desagertua) anaia Clarence eta Alfredekin batera hainbat bankuetan lapurreta egiteagatik kondenatua izan zen, 1950eko hamarkadan. 1962an, Clarence anaia eta Frank Morrisekin batera Alcatrazeko kartzelatik ihes egin zuelako da ezaguna. Ez zuten sekula aurkitu, baina, froga garbirik ez zegoen arren, FBIk hiltzat eman zuen.

John Anglin

Bizitza
JaiotzaMiller konderria (Georgia), 1930eko maiatzaren 2a (93 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakkriminala

Find a Grave: 74840507 Edit the value on Wikidata

Biografia

John Anglin (1930eko maiatzaren 2an jaio zen.

1950eko hamarkadan, bere anaiekin batera, bankuetan lapurretak egiten hasi zen eta 1956an atxilo hartu zuten. Floridako presondegira bidali zuten, Atlantako kartzelara eta han elkartu zen Allen West eta Frank Morrisekin. Ondoren bidali zuten Leavenworthera eta, azkenean, Alcatrazera.

Alcatraz

JohnAnglin

Ihes egin nahian harrapatu zituztelako bidali zituzten John eta Clarence Alcatrazera. John 1960ko urriaren 21ean eraman zuten eta AZ1476 presoa izan zen.

1961eko irailerako, anaiek, Morris eta Westekin batera, ihes egiteko plana garatzen ari ziren; kartzelako ormak arraskatu eta tximiniarantz igoko ziren, teilatutik alde egiteko. Orman behera jaitsiko ziren, kanpora, itsasoan, plastikoz eginiko baltsan alde egiteko asmoz.

1962ko ekainaren 11n ekin zioten ihesari. Asteartea zen. Arrastorik gabe desagertu ziren eta FBIk ez dio oraindik esplikazio segururik eman. San Frantziskoko badian itoko zirela uste da.

Zurrumurru ugari zabaldu zen honen inguruan[1], baina, beste zerbait esan bazen ere, familiak ez zuen sekula iheslarien gutunik jaso.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.