John Andueza

John Andueza Altuna, baita Jon Andueza bezala ere ezaguna (Oregon, AEB, 1966ko urtarrilaren 27a) euskal zinema zuzendari, gidoilari, idazle eta telebista aurkezle bat da.[1]

John Andueza
Bizitza
JaiotzaOregon, 1966ko urtarrilaren 27a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
BizilekuaArrasate
Elgeta
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, telebista aurkezlea eta idazlea

IMDB: nm2053954 Literaturaren Zubitegia: 919 Edit the value on Wikidata

AEBetako Oregon estatuan jaio zen, aita eta ama euskaldunen semea. Aita hil ostean eta urte bakar batekin Arrasatera bizitzera etorri zen. Gaur egun Elgetan bizi da.[2]

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen.

Arrasate Press eta Arrasate Telebistan lan egin zuen. Kazetari gisan, bi aldiz irabazi zuen Rikardo Arregi Saria, 1990ean eta 1991ean. Ondoren, hogeita lau urtez aritu zen Euskal Telebistan aurkezle, aktore, gidoilari eta errealizatzaile gisa: Hor dago koska, Elkanotarrak, Goenkale, Hasiberriak eta beste hainbat saiotan parte hartu zuen. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioak zuzendu zituen hamaika denboralditan. 2007an, Espainiako Telebista Akademiak sari berezia eman zion berak zuzendutako eta pailazoek protagonizatutako "Trikitraka Trikitron" saioari.[3]

Telebistarako egindako azken lana, ETB 2 katean emititutako "Down-Town" saioa izan zen, zeresan ugari eman zuena, down sindromea duten bi mutilek aurkezten zutelako: Iñigo Hermoso eta Urtzi Urrutia.

Filmografia

Zuzendutako Film laburrak

  • Laugarren Galeriatik (5 lehiaketatan saritua)[4]
  • Bernar (21 lehiaketatan saritua)[5]
  • Aita guria (10 lehiaketatan saritua)
  • Bilintx (6 lehiaketatan saritua)[6]

Zuzendutako Dokumentalak

  • Fatimetu, la llamada del desierto (Orio Produkzioak. Emakunde Saria irabazi zuen 2001ean)
  • Simplemente (Lotura Films. Goia Sarietarako lau hautagaitza izan zituen 2011ean. Leongo Nazioarteko Jaialdian sari nagusia irabazi zuen).

Liburuak

Idazle gisan, “Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa”, Bilboko “Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa”, "Agustin Zubikarai Ipuin Lehiaketa", eta "Juul Saria" irabazi ditu.

  • Larunbatean Bukowskyn (2012)[7]
  • Kankaleko misterioa (2013)[8]
  • San Ferminetan, Lesakan (2014)[9]
  • Prime Time" (2014)[10]
  • Lepoan hartu (2016)[11]
  • Danba! (2017)[12]
  • El último fotograma (2019)[13]
  • Magali ez dago bakarrik (2019)
  • Luaren itzala (2022)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.