Johannes Vilhelm Jensen
Johannes Vilhelm Jensen (Farsø, Jutlandia, 1873ko urtarrilaren 20a - Kopenhage, 1950eko azaroaren 25a) daniar idazlea izan zen.
Johannes Vilhelm Jensen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johannes Vilhelm Jensen |
Jaiotza | Farsø, 1873ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Farsø Viborg Kopenhage Nørregade (en) Frederiksborggade (en) Karl Johans gate (en) Ekeberg gård (en) Gammel Strand (en) Gammeltoftsgade (en) Larslejsstræde (en) Bredgade Overgaden (en) Rahbeks Allé (en) Kastelsvej Jacobys Allé (en) |
Lehen hizkuntza | daniera |
Heriotza | Kopenhage, 1950eko azaroaren 25a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Bispebjerg Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: nefropatia |
Familia | |
Aita | Hans Jensen |
Ama | Marie Kirstine Jensen |
Ezkontidea(k) | Else Marie Ulrik (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Viborg Katedralskole (en) Kopenhageko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | daniera |
Irakaslea(k) | Hans Christian Cornelius Mortensen (en) Harald Høffding (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, translator-interpreter (en) , kazetaria, zutabegilea, korrespontsala eta eskultorea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Adam Gottlob Oehlenschläger, Bjørnstjerne Bjørnson eta Knut Hamsun |
Kidetza | Revuen (en) Politiken (en) Pressen (en) |
Biografia
Medikuntza ikasketak egin zituen Kopenhagen. Hinmerlandsfolk ipuin-bilduma idatzi zuen, bere jaioterrian eta hango biztanleen bizimoduan oinarrituta. Ameriketara egindako bidaietan oinarritu zen Madame d´Ora (1904) idazteko, eta ekialdera egindakoetan Der lange Rjese (1908-1922, Bidaia luzea) lanean.
Historia-gaietako eleberriak ere idatzi zituen (Kongens Fald; 1901, Erregearen gainbehera) besteak beste.
Darwinen teoriaren alde agertu zen eta kristautasunaren aurka. Mitoak asmatu zituen, eta bizitzari eta arteari buruz zituen ideiak agertu zituen haien bidez.
Literaturako Nobel saria jaso zuen 1944an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Danierazko literatura
- Idazle daniarren zerrenda
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.