Johannes Gabriel Granö
Johannes Gabriel Granö (Lapua, Finlandia, 1882ko martxoaren 14a - Helsinki, Finlandia, 1956ko otsailaren 23a) Finlandiako esploratzailea izan zen. Siberia eta Mongolia esploratu zituen eta Finlandiako hiru unibertsitate nagusietako irakaslea izan zen. Geografia hutsa liburuaren egilea da.
Johannes Gabriel Granö | |||
---|---|---|---|
(1920) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lapua (en) , 1882ko martxoaren 14a | ||
Herrialdea | Finlandia | ||
Heriotza | Helsinki, 1956ko otsailaren 23a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | finlandiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | geografoa, unibertsitateko irakaslea, geologoa, argazkilaria eta esploratzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Tartuko Unibertsitatea Helsinkiko Unibertsitatea Turkuko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Johannes Gabriel Granök Helsinkin ikasi zuen, hasieran botanika baina berehala gepgrafia ikastera jo zuen. Bere aita Siberiako Omsk hiriko finlandiar koloniaren apaiza zen eta Granök bertan igarotzen zituen oporraldiak. Ingurunea aztertu eta 1905 urtean Fennia aldizkarian artikulu zientifiko bat argitaratu zuen Siberiako kolonia finlandiarren ingurukoa.
Fenno-Ungriar Elkarteak finantziatuta hiru espedizio burutu zituen: Mongolia Iparraldera (1906), Altai mendietara (1907) eta Saian mendietara (1909). Izotzak mendien morfologian izandako eragina aztertzea zuen helburu espedizio hauetan[1].
1919an Tartuko Unibertitsateko irakasle bihurtu zen. Mintegia sortu eta estonieraz eman zituen klaseak. 1923an helsinkiko Unibertsitatera joan zen Finlandiako Atlasa egitera. Handik gutxira Turkuko Unibertsitate sortu berrira aldatu zen.
Ekarpen nagusia
"Geografia hutsa"-ren kontzeptua plazaratu zuen. Lan metodologia berri bat sortu zuen, paisaiak definitzeko eta sailkatzeko geomorfologiaz gain ur masak, landaretza eta gizakiaren inpaktua ere kontutan hartu zituen[2].
Lanak
Lan ezagunena Geografia hutsa (1929) da. Lanik gehienak alemanieraz atera zituen, baten bat frantsesez ere bai.
- Beiträge zur Kenntnis der Eiszeit in der nordwestlichen Mongolei und einigen ihrer südsibirischen Grenzgebirge (1910, doktore tesia)
- Die Nordwest-Mongolei (1912)
- Morphologische Forschungen im östlichen Altai (1914)
- Les formes du relief dans l'Altai russe et leur genése (1917)
- Altai I-II (1919-1921)
- Die landschaftlischen Einheiten Estlands (1922)
- Geografia hutsa (1929)
- Die geographischen Gebiete Finnlands (1931)
- Mongolische Landschaften und Örtlichkeiten (1941)
- Das Formengebäude des nord-östlischen Altai (1945)
Erreferentziak
- BLF. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
- (Ingelesez) Helsingin yliopisto. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).