Johanna ekaitza
Johanna ekaitza[1] edo zikloia 2008ko martxoaren 8an Ozeano Atlantikoan sortu eta mendebaldeko Europan kalte material handiak eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 200 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen.
Johanna | ||
---|---|---|
Data | ||
Sortua: | 2008ko martxoaren 8a | |
Uxatua: | 2008ko martxoaren 14a | |
Haize boladarik indartsuena: | ||
Presiorik baxuena: | 945,0mb | |
Kalteturiko herrialdeak | ||
Espainia | Euskal Herria | Frantzia |
Alemania | Suitza | Belgika |
Herbehereak | Erresuma Batua | Irlanda |
Kalteak | ||
Hildakoak: |
Eragina Euskal Herrian
Johanna ekaitzak 120 kilometro orduko haizea eragin zuen Euskal Herriko gune altuetan, horrez gain, Donostiako Parte Zaharrean eta Paseo Berrian eta Zarauzko malekoian kalte handiak eragin zituen.
Bermeon itsasoak hilabete batzuk lehenago itsasoak kaltetutako kaiaren beste zati bat eraman zuen. Bilboko portua erabat itxi zen eta petroliontzi eta kargaontzi handiek kanpoaldean itxaron behar izan zuten, eguraldia hobetu arte.
Ikus, gainera
- Europako haize ekaitz
- Euskal Herriko gertakari meteorologikoak
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.