Johann Trollmann
Johann Wilhelm Trollmann, “Rukeli“ ("zuhaitz indartsua" erromanieraz) izenaz ezaguna, (Wilsche, 1907ko abenduaren 27a - Neuengamme, 1944ko apirilaren 9) boxeolari alemaniarra izan zen. Jatorri ijitoa zuen eta 1920. hamarkdan ospetsua izan zen Alemanian. Ijito izateagatik nazien politika arrazistak pairatu zituen. Erregimen naziak, lehenik, 1933an lortutako pisu erdi astuneko titulu alemaniarra kendu zion, eta hamar urte geroago Neuengammeko kontzentrazio-esparruan hil zuten.[1]
Johann Trollmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gifhorn, 1907ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Alemania |
Bizilekua | Mitte (en) |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Wittenberge concentration camp (en) , 1944ko maiatza (36 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Lantokia(k) | Mitte (en) |
Naziek eraila
Hirugarren Reichak ijitoen aurka egindako arraza-jazarpenak, bere karrera ez ezik, bere bizitza ere hondatu zuen. 1939an Wehrmachtek deitu zion armadara; Alemaniako armadan izena emanda, Errusiako frontera bidali zuten. Hala ere, 1941ean Alemaniara itzuli zenean, Gestapok Neuengammeko kontzentrazio esparruan sartu zuen, Hanburgotik gertu.
1944ko otsailaren 09an, Johann Trollmann boxeolari ijitoa hil zuten naziek Neuengammeko esparruan. Johann Trollmann zuen izena eta romani jatorrikoa zen. 1933an Alemaniako pisu erdi-astunen txapedun izan zen, nahiz eta erregimen naziak titulua kendu zion. Berriro borrokatzera deitu zuten, baina bere estiloari uko egin ezean lizentzia kentzeko mehatxupean. Trollmann ilea horiz tindatuta eta azala talko-hautsez zurituta azaldu zen, ariar arraza karikaturizatuta. 1942an atxilotu zuen Gestapok ijitoen aurkako operazio batean. Kontzentrazio esparruan ofizialen aurka borrokatzera behartzen zuten umiliatu asmoz, eta Emil Cornelius izeneko kapoari borrokaldia irabazi ostean, honek kolpeka hil zuen; beste bertsioen arabera tiroz erail zuten. Romani herriaren martirietako bat da.
Erreferentziak
Bibliografia
- Jitka Votavová: “Rukeli”, or Prisoner Number 9841: Boxing champion Johann Trollmann was yet another victim of forced sterilization and racialization (Romea.cz, 2022ko irailak 9).