Johann Theile
Johann Theile (Naumburg, 1646ko uztailaren 29a - 1724ko ekainaren 24a) alemaniar musikagilea izan zen.
Johann Theile | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Naumburg (Saale), 1646ko uztailaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Naumburg (Saale), 1724ko ekainaren 24a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Heinrich Schütz Johann Rosenmüller (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikaren teorikoa, musika-irakaslea eta organista |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
![](../I/Musical_Company_by_Johannes_Voorhout_(1674).jpg.webp)
Johann Voorhouten Häusliche Musikszene (1674); ezkerreko zango-biola jotzailea Johann Theile izan daiteke
H. Schützen ikasle izan zen Weissenfelsen. Irakasle-lanetan aritu zen Stettinen eta Lübecken. Gottorpeko (Holstein) dukearen kaperako maisu izan zen (1673-1675). Geroago, Wolfenbütteleko (1685) eta Merseburgeko (1691) kaperetako zuzendari izan zen, baina azkenean Naumburgen hartu zuen berriz ere bizilekua. Nekaldi bat Mateo santuaren arabera (1673), mezak, kantatak, musika-tresnetarako lanak eta kontrapuntuari buruzko lanak idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.