Johann Michael Fischer

Johann Michael Fischer (Burglengenfeld, 1692ko otsailaren 18a - Munich, 1766ko maiatzaren 6a) alemaniar arkitektoa eta dekoratzailea izan zen. Bavariako barrokoaren garaiko arkitekto nagusietako bat da, erlijio-arkitekturan, batez ere.

Johann Michael Fischer

Bizitza
JaiotzaBurglengenfeld (en) Itzuli, 1692ko otsailaren 18a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich, 1766ko maiatzaren 6a (74 urte)
Hobiratze lekuaMunich Frauenkirche
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Ottobeurengo fatxada

Ezaugarriak

Cuvilliés-ekin batera lan egin zuen Aufhausengo elizan (1736-1751) eta Municheko Sankt Michael de Berg elizan. Argizko guneak nabarmendu zituen, elizak garaiagoak eginez. Apainduria oparoa eman zien erretaulei, eta igeltsuzko irudi mugikor, irregular eta hautsiak jarri zituen ingurune zuri zabaletan, era horretara Bavariako eta Suabiako apainketa barrokoaren gailurra erdietsiz. Ottobeurengo (1737-1766) eta Diessengo elizak egin zituen, besteren artean.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.