Johann Gottlieb Naumann

Johann Gottlieb Naumann (Blasewitz, 1741eko apirilaren 17a - Dresden, 1801eko urriaren 23a) alemaniar musikagile, orkestra-zuzendari eta kapera-maisua izan zen.

Johann Gottlieb Naumann

Bizitza
JaiotzaBlasewitz (en) Itzuli, 1741eko apirilaren 17a
Herrialdea Alemania
HeriotzaDresden, 1801eko urriaren 23a (60 urte)
Hobiratze lekuaDresden
Familia
Ezkontidea(k)Catharina Magdalena Naumann (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKreuzschule (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Gottfried August Homilius (en) Itzuli
Giuseppe Tartini
Giovanni Battista Martini
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta orkestra zuzendaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa

Spotify: 6IBWM3JIyvowwWGcNm2TaA Musicbrainz: 7d8166fa-c48b-414c-85dd-1f05fca3a00b Discogs: 1499694 IMSLP: Category:Naumann,_Johann_Gottlieb Find a Grave: 22376720 Edit the value on Wikidata

Eskolako irakasleen lehen musika ikasketak jaso zituen, eta pianoa eta organoa jotzen hasi zen. Geroago Dresdeneko Kreuzschule-n ikasi zuen eta koruko kide izan zen. Gottfried August Homiliusen ikaslea izan zen. 1757an Italiara bidaiatu zuen eta 1762an Giuseppe Tartini musikagilea ezagutu zuen. Urte hartan Naumannek bere lehen opera konposatu zuen. 1764an egin zuen bigarren lanaren arrakastaren ondorioz, Dresdengo gorteko bigarren konpositore izendatu zuten.

Dresden amen bezala ezagutzen den sekuentzia baten misikagilea izan zen. Hainbesteko arrakasta izan zuen, ezen eliza katolikoek eta luterotarrek erabili baitzuten, eta baita Felix Mendelssohn eta Richard Wagner konpositoreek ere.

1777an Suediara joan zen Gustavo III.a erregeari operarako asmoekin laguntzeko. 1786an itzuli zen Dresdenera, suediar garaiaren eta Kopenhageko denboraldi labur baten ondoren, eta kapera-maisu izendatu zuten. Erritual masonikoetarako musika ere konposatu zuen.

Lan hautatuak

Operak:

  • Il tesoro insidiato (1762)
  • Li creduti spiriti (1764)
  • L’Achille in Sciro (1767)
  • Alessandro nell'Indie (1768)
  • La clemenza di Tito (1769)
  • Il villano geloso (1770)
  • L’isola disabitata (1773)
  • La villanella inconstante (aka Le nozze disturbate, 1774)
  • Ipermestra (1774)
  • L’ipocondriaco (1776)
  • Amphion (opera-ballet 1778)
  • Armida (1773)
  • Elisa (1781)
  • Osiride (1781)
  • Cora och Alonzo (1782)
  • Tutto per amore (1785)
  • Gustaf Wasa (1786)
  • Orpheus og Eurydike (1786)
  • La reggia d’Imeneo (1787)
  • Medea (1788)
  • Protesilao (1789)
  • La dama soldato (1791)
  • Amore giustificato (1792)
  • Aci e Galatea (1801)

Lan sakratuak:

  • Missa solenne in A-flat Major (1804)
  • Beste hogei meza txiki
  • Hamabi oratorio:
    • La Passione di Gesù Cristo (1767)
    • La morte d’Abel (1790)
    • I pellegrini al sepolcro (1798)
    • Betulia liberata (1805)
  • 69, 103 & 149 salmoak
  • Musika masonikoa

Lan instrumentalak

  • Hamabi sinfonia (1766–77)
  • Harpa, txirula, biolin eta baxurako sei laukote (1786)
  • Pianorako eta harmonikarako hamabi sonata (1786–92)
  • Pianorako eta harmonikarako sei sonata, Op. 4

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.