Johann Gottfried Herder
Johann Gottfried Herder (Mohrungen, Ekialdeko Prusia, gaur egun Varmia-Mazuriako voivoderria, Polonia, 1744ko abuztuaren 25a - Weimar, 1803ko abenduaren 18a) alemaniar filosofo eta idazlea izan zen.
Johann Gottfried Herder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Morąg, 1744ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Weimar, 1803ko abenduaren 18a (59 urte) |
Hobiratze lekua | St. Peter und Paul (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Caroline Herder (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Königsbergeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa, poeta, itzultzailea, idazlea, literatura-kritikaria, literaturan aditua, iritzi-kazetaria eta aesthetician (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Immanuel Kant, Baruch Spinoza, Giordano Bruno, Gottfried Wilhelm Leibniz eta Johann Georg Hamann |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Illuminati |
Mugimendua | Argien mendea Nazionalismo erromantikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Bizitza
Königsbergeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Kanten ikaslea izan zen, gero maisuaren ideietatik aldendu bazen ere. Ministro protestante egin zen. Frantziara egindako bidaian entziklopedistak ezagutu zituen (1764). Mintzairaren eta literaturaren inguruko gogoeta eginik, herriaren sena goretsi eta literatura nazional baten premia azaldu zuen. Ideia horiek eragin garbia izan zuten Goetherengan eta Sturm und Drang mugimenduaren eraketan. Volkslieder (1778-1779, «Europako herri kantak») bildu, itzuli eta argitaratu zituen.
Filosofia historiko alemaniarrari hasiera eman zion bere idazlan kritikoetan. Bertan, giza zibilizazio-motak ikertzen ditu, herrietako hizkuntzak eta kulturak, ingurumenaren eta testuinguru historikoaren arabera aztertuta: Abhandlung über den Ursprung der Sprache (1770, «Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua»); Ideen zur Philosophie der Geschichte der Menschheit (1784-1791, «Gizadiaren historiaren filosofiari buruzko ideiak»); Älteste Urkunde des Menschengeschlechts (1793-1798, «Gizadiaren aurrerapenari buruzko gutunak»)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- Azurmendi, J. 2007: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia, Elkar, ISBN 978-84-9783-404-9.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Gottfried Herder |