Johann Erdmann Hummel
Johann Erdmann Hummel (Kassel, 1769ko irailaren 11 – Berlin, 1852ko urriaren 26a) margolari aleman ezaguna izan zen.[1]
Johann Erdmann Hummel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kassel, 1769ko irailaren 11 |
Herrialdea | Electorate of Hesse |
Heriotza | Berlin, 1852ko urriaren 26a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Berlin |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista grafikoa, idazlea eta ikertzailea |
![]() ![]() |
Biografia
Hummel 1780tik 1792 arte Kasseleko Arte-akademian ikasi zuen. 1792tik Italia ezagutu zuen. Han neoklasizismoarekin bat ez zetozen margolari alemanak ezagutu zituen. Artistikoki Erromako gai mitologikoek erakarrita sentitu zen. 1799an Kasselera itzuli zen eta ondoren Berlinera joan zen; azken hiri horretan gelditu zen, zenbait bidaia salbu.
Ilustratzaile bezala Luteroren kobrezko grabatua prestatu zuen.
Obraren ezaugarriak
Hummel optikaren fenomenoekin, simetriarekin eta argiaren eraginez kezkatuta agertu zen bere lanetan. Zentzu horretan oso landuak daude. 1809tik Hummel Berlingo Arte Ederren Akademian perspektiba irakaslea izan zen eta izendapena ez zen kasuala izan.
Obra
Bere lan ezagunenak hauek dira:
- Die Schachpartie edo Xake partida (Hummel), (1818) Berlingo Alte Nationalgalerie.
- Schloss Wilhelmshöhe mit dem Habichtswald, (1800), Neue Galerie, Kassel
- Die Granitschale, (1831).
Iruditegia
- Xake partida, (1818).
- Die Granitschale, (1831).
- Zimmerbild, (1820).
- Römischer Liebeszauber, (1848).
Erreferentziak
- .