Johann Carl Fuhlrott
Johann Carl Fuhlrott (Leinefelde-Worbis, Turingia, 1803ko abenduaren 31 - Elberfeld, Ipar Renania-Westfalia, 1877ko urriaren 17a) naturalista eta historiaurrelari alemaniarra izan zen, Neandertal gizakiaren aurkitzeagatik ospetsua.
Johann Carl Fuhlrott | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leinefelde-Worbis, 1803ko abenduaren 31 |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Wuppertal, 1877ko urriaren 17a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Katholischer Friedhof Hochstraße (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bonngo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, paleontologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, paleoantropologoa eta botanikaria |
Lantokia(k) | Elberfeld |
Bizitza
Bonneko Unibertsitatean, natur zientziak ikasi zituen, paleontologia, zoologia, mineralogia eta botanika batipat. Lizentziatu ondoren, doktoretza egin zuen Münsterreko Unibertsitatean. Lehenengo, Heiligenstadteko bigarren irakaskuntza institutuko irakasle bezala lan egin zuen, eta, 1835. urtean Natur Historiako katedradun izendatu zuten Tubingako Unibertsitatean. 1856. urtean, Mettmann gertuko herriko mineral harrobi bateko langileek, kobazulo batean aurkitu zituzten hezur bitxi batzuk erakutsi zizkioten. Langileen ustez, hartz batenak ziren.
Fuhlrottek, baina, giza hezurrak zirela adierazi zuen, ikusi zituenean, eta, hasiera-hasieratik, oso antzinakoak zirela pentsatu zuen. Oraingo gizakien hezurdurarekiko ezberdintasun batzuk nabaritu ahal izan zituen. Horren ondorioz, Hermann Schaffhauseni, Bonneko Unibertsitateko anatomia irakasleari erakustea erabaki zuen
Ikerketa baten ondoren, 1857an, munduko zientzialari guztiei ezagutzera eman zien aurkikuntza. Euren garaikideei esan zietenez, hezur horiek beste giza espezie batenak ziren. Ideia hau ez zen polemikatik libre geratu, Bibliak adierazten zuenaren aurka baitzihoan. Rudolf Virchowk, garai hartako sendagile ospetsuenetako batek, Neandertalgo gizakia, artritisak eta rakitismoak jotako pertsona lelotzat jo zuen. Gainera, Charles Darwinen Espezieen eboluzioa izeneko liburua, oraindik argitaratu gabe zegoen.
Orain, biak, paleoantropologiaren sortzaileak bezala kontsideratuak dira. Neandertal izena, hezurrak aurkitu ziren tokiari dagokio. Tal hitzak, alemanieraz, harana esan nahi du. Eta haran horren izena, Neander zen, Joachim Neander teologoaren omenez.
Fuhlrott, Elberfelden, Wuppertalen hil zen, 1877ko urriaren 17an.
Idazkiak
- Fuhlrott, C.J. (1859) - « Menschliche Ueberreste aus einer Felsengrotte des Düsselthals. Ein Beitrag zur Frage über die Existenz fossiler Menschen », Verhandl. Naturhist. Ver. Preuss. Rheinlande Westphalen, 16, pp. 131-153.
- Fuhlrott, C.J. (1865) - Der fossile Mensch aus dem Neanderthal und sein Verhältniß zum Alter des Menschengeschlechts, Duisburg, 78 S. 2 Abb.