Johan Rudolph Thorbecke
Johan Rudolph Thorbecke (Zwolle, 1798ko urtarrilaren 14a - Haga, 1872ko ekainaren 4a) herbeheretar politikaria izan zen. Hiru aldiz Herbehereetako lehen ministroa izan zen (1849-53, 1862-66 eta 1871-72).
Amsterdam eta Leidengo unibertsitateetan ikasi zuen. Lau urtez bidaiatu zuen Alemanian zehar eta erromantizismoz bete zen. Itzultzean, lan politiko garrantzitsuak argitaratu zituen, eta irakasle izan zen Gante eta Leidengo unibertsitateetan.
Ideologia liberalekoa, 1848an Herbehereetako Konstituzioa erreformatu zuen, erregearen botereak gutxitu eta Estatu Orokorretakoak handitu zituen, eta askatasun erlijioso, pertsonal eta politiko handiagoa bermatu zien herritarrei.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.