Johan Museeuw
Johan Museeuw (Varsenare, Belgika, 1965eko urriaren 13a) belgikar txirrindulari ohia da. 1988 eta 2004 artean profesionala izan zen eta 104 garaipen lortu zituen. 1990eko hamarkadako txirrindulari hoberenetako bat izan zen. "Flandriako lehoia" (nederlanderaz: De Leeuw van Vlaanderen) ezizenez ezagutzen zitzaion.
Lehenbiziko urteetan esprinterra zen. 1990eko Frantziako Tourrean bi etapa irabazi zituen, Eliseo Zelaien hiribideko helmugakoa barne. Denborarekin, ordea, klasiketan nabarmentzen hasi zen. Paris-Roubaix hiru aldiz irabazi zituen eta Flandriako Tourra beste hirutan. Munduko Txirrindularitza Kopan bi aldiz nagusitu zen, 1995 eta 1996an. Urte honetan Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen Luganon.
2004an Belgikako Txirrindularitza Federazioak zigortu zuen dopin kasu batean nahasirik zegoelako[1]. 2007an, zeharka bada ere, bere azken urteetan dopatu zela onartu zuen [2].
Txirrindularitzako “Bost Monumentu”etan izandako emaitzak
Monumentu | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Milan-San Remo | — | 9 | — | 3 | 32 | 12 | 40 | 8 | 40 | 36 | — | 15 | 80 | — | — | — |
Flandriako Tourra | 62 | — | 2 | 14 | 1 | 2 | 1 | 3 | 13 | 1 | 3 | 33 | 16 | 2 | 38 | 15 |
Paris-Roubaix | — | 12 | 16 | 7 | 4 | 13 | 3 | 1 | 3 | UT | 9 | 1 | 2 | 1 | 33 | 5 |
Liege-Bastogne-Liege | — | — | — | 36 | 12 | 58 | 13 | — | 6 | — | — | 90 | UT | UT | — | — |
Lombardiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | 13 | — | — | — | — | — | — | — | — |
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | UT | 106 | 81 | UT | 73 | 50 | 80 | 73 | 95 | UT | — | — | — | UT | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Munduko Txapelketa | UT | — | UT | 81 | — | 4 | UT | — | 1 | 8 | — | 12 | — | 35 | 107 |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |