Johan Bojer
Johan Bojer (Orkdal, 1872ko martxoaren 6a - Asker 1959ko uztailaren 3a) norvegiar kontalari eta eleberrigilea izan zen.
Johan Bojer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orkanger (en) , 1872ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Oppdal, 1959ko uztailaren 3a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea eta idazlea |
Lantokia(k) | Paris |
Oso kontalari ona izan zen. Eleberri ospetsuenak: Den store hunger (1916, Gose handia), garaiko joera errealistak eta erlijio-ideiak uztartzen dituen lana; Den siste Viking (1921, Azken bikingoa), Lofoten uharteetako bakailao-arrantzaleen bizitza erakusten duen eleberri bizia; eta Folk ved sjøen (1929, Itsas herria), jende xehearen pobreziari buruzkoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.