Jagellondarrak
Jagellondarrak[1] (lituanieraz: Jogailos) Lituanian jatorria zuen errege dinastia izan zen, XIV. eta XVI. mendeen artean Erdialdeko Europako herrialde batzuetan (gaur egungo Lituania, Bielorrusia, Ukraina, Polonia, Letonia, Estonia, Kaliningrado, Errusia eta Hungariako zatiak) erreinatu zuena. Familia, Gediminda lituaniar dinastiaren adar bat zen.
Dinastia honetako partaideak Lituaniako duke handiak izan ziren 1377-1392 eta 1440-1572 bitartean. Ladislao II.a Jagellon, Lituaniako lehen printzea, izan zen dinastia horretako Poloniako lehen erregea, 1386an Hedwige erreginarekin ezkondu ondoren. Etxe honek 1386-1572 bitartean erreinatu zuen Polonian, ondoko errege hauekin: Ladislao II.a, Ladislao III.a, Kasimiro IV.a, Joan I.a Alberto, Alexandro I.a, Sigismundo I.a eta Sigismundo II.a . Poloniatik kanpora, Hungarian 1440-1444 eta 1490-1526 bitartean (Ladislao II.a, Ladislao VI.a eta Luis II.a) eta Bohemian 1471-1526 bitartean (Ladislao VI.a eta Luis II.a) gobernatu zuen Jogalia dinastiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.