Joe Rosenthal

Joseph John "Joe" Rosenthal (Washington, 1911ko urriaren 9a - Novato, Kalifornia, 2006ko abuztuaren 20a) estatubatuar argazkilaria izan zen.

Joe Rosenthal

Bizitza
JaiotzaWashington, 1911ko urriaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNovato (Kalifornia), 2006ko abuztuaren 20a (94 urte)
Hobiratze lekuabaliorik ez
Hezkuntza
HeziketaSan Frantziskoko Unibertsitatea
McKinley Technology High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, gerra argazkilaria, fotokazetaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Associated Press
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 15449435 Edit the value on Wikidata

Jatorri errusiar juduko familia batean jaio zen eta gaztetan katolizismora bihurtu zen. Depresio Handian argazkilaritzara zaletu zen eta 1932an The San Francisco News egunkarian berriemaile-argazkilari lanetan hasi zen. 1941ean Associated Presseko erredakzioan sartu zen. 1941ean Associated Press-en erredakzioan sartu zen eta 1943an Armada Estatubatuarraren Itsas Zerbitzuan argazkilari gisa. 1944an gerra-berriemaile gisa jarraitu zuen AEBko armada Ozeano Bareko frontean.

1945eko otsailaren 23an Bandera goratuz Iwo Jiman argazkia egin zuen. Argazkiak Pulitzer Saria irabazi zuen eta historiako ikonikoenetako bat bihurtu zen.

1945ean AP utzi eta Times Wide World Photos-eko argazkilari buru bihurtu zen eta geroago San Francisco Chronicle egunkarian sartu zen. 1996an Ohorezko Marine izendatu zuten.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.