Joe DiMaggio
Joseph Paul DiMaggio (Martinez, Kalifornia, 1914ko azaroaren 25a – Hollywood, Florida, 1999ko martxoaren 8a) estatubatuar beisbol jokalaria izan zen. Bateatzaile trebea, Liga Handietako jokalari ospetsuenetariko bat izan zen. New York Yankees taldean bere ibilbide profesional osoa (1936-1951) bete zuen, guztira 1.537 lasterketa eta 361 home run lortuz.
Joe DiMaggio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giuseppe Paolo DiMaggio |
Jaiotza | Martinez (Kalifornia), 1914ko azaroaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Hollywood (Florida), 1999ko martxoaren 8a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Holy Cross Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dorothy Arnold (1939ko azaroaren 19a - 1944) Marilyn Monroe (1954ko urtarrilaren 14a - 1955eko urriaren 31) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Galileo Academy of Science and Technology (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | beisbol jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | erdialdeko kanpoaldea |
Lateralitatea | eskuina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
joedimaggio.com | |
Beisbola utzi ondoren, 1954an Marilyn Monroerekin ezkondu zen eta honek bere ospea handitu zuen. Hala ere, ezkontzak zortzi hilabete baino ez zuen iraun.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joe DiMaggio |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.