Joe Cocker
John Robert "Joe" Cocker (1944ko maiatzaren 20a, Sheffield, Ingalaterra – 2014ko abenduaren 22a, Crawford, Colorado, ) britainiar rock kantaria izan zen. Ahots erlats eta sentibera izan zuen ezaugarri nagusietako bat.[1]
Joe Cocker | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Robert Cocker |
Jaiotza | Sheffield, 1944ko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Crawford (Colorado) |
Heriotza | Crawford (Colorado), 2014ko abenduaren 22a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Garden of Memories Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Pam Baker (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, kantugilea, piano-jotzailea eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,74 metro |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | bluesa rock |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa aho-soinua |
Diskoetxea | Regal Zonophone A&M Records (en) Capitol Records Island Records Decca (en) IL (en) Chrysalis DJM Records The Rocket Record Company |
cocker.com | |
|
1960ko hamarkadan hainbat taldetan ibili zen, eta zenbait soul musikariren egokitzapenek (Ray Charlesenek, adibidez) egin zuten ezagun. Beste musikari batzuen kantuak abesten espezializatu zen, eta Woodstock kantaldi famatuan parte hartu zuen, 1969an, baita haren oroimenezko jaialdian ere, 1994an.[2] Grabatu zituen abesti arrakastatsuenetako batzuk A Little Help From My Friends, You Are So Beautiful eta Up Where We Belong izan ziren.[3]
2014ko abenduaren 22an hil zen, minbiziaren ondorioz.[3]
Joe Cocker Euskal Herrian
1989ko uztailaren 15an Joe Cockerrek Euskal Herrian lehenengo aldiz abestu zuen. Kontzertua Altsasun (Nafarroa Garaia) izan zen, Iñigo Arista ikastolaren guraso elkarteak antolatutako kontzertuan. Kontzertu berean Imanol, La Cubana eta Zortziko izan ziren. Kantariarekin batera Philg Grande, Glenn Nightingale, Deric Dyer, Jeff Levine, T.M. Stevens, Steve Holley, Chris Stainton, Doreen Charter eta Maxime Green aritu ziren taularen gainean. Kontzertua sei mila ikuslek jarraitu zuten.[4]
Azkeneko aldiz, 2005eko Donostiako Jazzaldian egon zen, Trinitate plazan abestuz.[5]
Diskografia
- With a little help from my friends (1969)
- Joe Cocker! (1969)
- Mad dogs and englishmen (1970) (zuzeneko albuma)
- Cocker happy (1971) (Australian argitaratutako kanten bilduma)
- Joe Cocker: something to say (1972)
- I can stand a little rain (1974)
- Jamaica say you will (1975)
- Stingray (1976)
- Live in L.A. (1976) (zuzeneko albuma, 1972an grabatuta)
- Space Captain. Joe Cocker live in concert (1976) (zuzeneko grabazioa, 1970-72, Italian argitaratuta)
- Joe Cocker's greatest hits (1977) (bilduma)
- Luxury you can afford (1978)
- Live in New York (1981) (zuzeneko grabazioa, Australian)
- Sheffield steel (1982)
- The best of Joe Cocker (1983) (zuzeneko grabazioa, Australian)
- Civilized man (1984)
- Cocker (1986)
- Unchain my heart (1987)
- One night of sin (1989)
- Joe Cocker live (1990) (zuzeneko albuma)
- Night calls (1991)
- The best of Joe Cocker (1992) (bilduma)
- The legend (1992) (bilduma)
- Have a little faith (1994)
- The essential Joe Cocker (1995) (bilduma)
- The long voyage home (1995) (bilduma)
- Organic (1996)
- Across from midnight (1997)
- Greatest hits (1998) (bilduma)
- No ordinary world (1999)
- The anthology (1999) (bilduma 1964-1982)
- Vance Arnold & the Avengers (1999) (zuzeneko albuma, 1963an grabatuta)
- Standing here-Live in Colorado (2001) (zuzeneko albuma, 1981an grabatuta)
- Respect yourself (2002)
- Greatest love songs (2003) (bilduma)
- The ultimate collection 1968-2003 (2003) (bilduma)
- Ultimate collection (2004) (bilduma)
- Heart & soul (2004)
- The complete Fillmore East concerts (2006) (zuzeneko grabazioa, 1970)
- Gold (2006) (recopilatorio)
- Hymn for my soul (2007)
- Classic Cocker (2007) (bilduma)
- Live at Woodstock (2009) (zuzeneko grabazioa, 1969)
- Hard knocks (2010)
- Icon (2011) (bilduma)
- Fire it up (2012)
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Lur entziklopedietatik hartua.
- «Joe Cocker Erresuma Batuko rock abeslaria hil da 70 urte zituela», Eitb.eus
- (Gaztelaniaz) http://www.diariovasco.com/culturas/musica/201412/23/cuando-cocker-recaudaba-fondos-20141223111403.html
- Joe Cockerek Altsasun dirua bildu zuenekoa. 2014ko abenduaren 23. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joe Cocker |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala Cocker.com