Joe Bidenen irekiera ekitaldia
Joe Bidenen irekiera ekitaldia edo inaugurazioa 2021eko urtarrilaren 20an gertatu zen. Ekitaldian Joe Biden AEBetako 46. presidentea izendatu zuten, lau urtez iraungo duen kargua. Ekitaldi berberean Kamala Harris lehendakariorde izendatu zuten. Inaugurazio ekitaldia Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioaren Mendebaldeko Frontean egin zen, Washington D.C.n, eta 59. lehendakaritzako inaugurazioa izan zen. Bidenek lehendakariaren zina egin zuen eta Harrisek lehendakariordearen zina.
Joe Bidenen irekiera ekitaldia | |
---|---|
Mota | United States presidential inauguration (en) : Joe Biden |
Data | 2021eko urtarrilaren 20a |
← inauguration of Donald Trump (en)
| |
Kokaleku | Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Antolatzailea | United States Congress Joint Committee on Inaugural Ceremonies (en) |
Parte-hartzaileak | |
Kausa | 2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak |
Komunikabide | |
Osatuta | |
Webgune | bideninaugural.org |
Hashtag | #BidenHarrisInauguration |
Inaugurazioa, aparteko krisi politiko, osasun publiko, ekonomiko eta segurtasun nazionalaren artean egin zen. Izan ere Donald Trump presidenteak 2020ko AEBko presidentetzarako hauteskundeen emaitza iraultzeko egin zituen saioak, aste batzuk lehenago gertatutako kapitolioko istiluek, Donald Trumpen bigarren destituzio prozesua eta konspirazio militar doinuekin egin zen[1]. COVID-19 gaitza hedatzea eragozteko eta Kapitolioaren ondoko indarkeria arintzeko ahaleginek gogor estutu zituzten jaiak. Zuzeneko publikoa Estatu Batuetako Kongresuko 117. kideei mugatuko zitzaien, eta bakoitzak gonbidatu bat aukeratu zuen[2]. Osasun publikoko neurriak, hala nola aurpegi estaliak, testak, tenperatura kontrolak eta urruntze soziala erabili ziren arazoak ekiditeko[3].
"America United" eta "Our Determined Democracy: Forging a More Perfect Union" leloak erabili ziren, Estatu Batuetako Konstituzioaren hitzaurreari egin zion erreferentzia[4]. Ameriketako Estatu Batuetako ereserkia Lady Gagak abestu zuen eta This Land Is Your Land Jennifer Lopezek.
Erreferentziak
- «Trump impeachment trial to focus on his attacks on election» AP NEWS 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- (Ingelesez) «JCCIC Announces Attendance Guidelines for 59th Inaugural Ceremonies» The Joint Congressional Committee on Inaugural Ceremonies (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- (Ingelesez) Shear, Michael D.; Fandos, Nicholas. (2020-12-01). «Biden’s Inauguration: Expect Smaller Crowds and More Social Distancing» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- (Ingelesez) Jordan, Chuck. (2020-11-02). «59th inaugural ceremonies: 'Our Determined Democracy: Forging a More Perfect Union'» TheHill (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).