Jodie Foster
Jodie Foster (Los Angeles, 1962ko azaroaren 19a -) Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta zinema ekoizlea da, bitan emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.
Jodie Foster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alicia Christian Foster |
Jaiotza | Los Angeles, 1962ko azaroaren 19a (61 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Lucius Fisher Foster |
Ama | Brandy Almond |
Ezkontidea(k) | Alexandra Hedison (2014ko apirila - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Grace Hopper College (en) The Center for Early Education (en) Lycée Français de Los Angeles (en) Yale College (en) Yale Unibertsitatea (1980 - 1985) gradu : literatura zientzia |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, ahots-aktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea, antzerki ekoizlea, executive producer (en) eta telebista-ekoizlea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
| |
Ibilbide artistikoa
Txikitan hasi zen Jodie Foster iragarkietan eta filmetan agertzen. Kritikarien txaloa jaso zuen lehen aldiz Taxi Driver filmean prostituta nerabearen papera jokatzeagatik: emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen lan horregatik. Oscar 1988an irabazi zuen lehen aldiz The Accused filmarengatik, eta berriro 1991n, The Silence of the Lambs filmean Clarice Starling FBIko agente gaztearen paperarengatik.
Bi urte zituelarik agertu zen lehen aldiz telebistako iragarkian, Coppertone beltzarantzeko kremarena, eta lau urterekin, telebistako telesailetan. Denbora pasa ahala, hamahiru urterekin, zinemako bere paperik onena antzeztu zuen, Taxi Driver filmean. Geroztik, bestelako filmetan parte hartu zuen: The Accused (J. Kaplan 1988, haren lehen Oscarra), The Silence of the Lambs (Jonathan Demme 1991, bigarren Oscarra), Shadows and Fogs (Woody Allen, 1991), Sommersby (J. Amiel, 1992), Maverick (Richard Donner, 1994), Nell (M. Apted, 1994), Contact (Robert Zemeckis, 1997), Anna and the King (A. Tennant, 1999) eta Panic Room (David Fincher, 2002), besteak beste.
Soldata izugarria eskaini zioten Clarice Starlingen papera berriro egiteko, baina, Anthony Hopkinsek ez bezala, ez zuen onartu: batzuen ustez, aurreko filmaren maila ez berdintzeak beldurra ematen ziolako, eta beste batzuen ustez, gidoia nahiko latza zelako.
Haren antzezpenak nabariak dira: oro har, zirrarazko emakumeen paperak antzezten ditu. Bestalde, zuzendari gisa ere lan egin du, Little man Tate (1991) lehena izan zen. 1990eko hamarkadako azken urteetan, haren lanak gero eta gutxiago izan ziren. Dena dela, The Beaver, Mel Gibsonekin, eta Roman Polanskiren Carnage azpimarra daitezke.
Filmografia
Urtea | Filma | Papera |
---|---|---|
1970 | Menace on the Mountain | Suellen McIver |
1972 | Kansas City Bomber | Rita |
Napoleon and Samantha | Samantha | |
My Sister Hank | Henrietta "Hank" Bennett | |
1973 | Rookie of the Year | Sharon Lee |
Alexander, Alexander | Sue | |
The Addams Family | Pugsley (ahotsa) | |
Kung Fu | Alethea Patricia Ingram | |
Tom Sawyer | Becky Thatcher | |
One Little Indian | Martha McIver | |
1974 | Alice Doesn't Live Here Anymore | Audrey |
Smile, Jenny, You're Dead | Liberty Cole | |
1975 | The Secret Life of T.K. Dearing | T.K. Dearing |
1976 | The Little Girl Who Lives Down the Lane | Rynn Jacobs |
Freaky Friday | Annabel Andrews | |
Bugsy Malone | Tallulah | |
Taxi Driver | Iris Steensma | |
Echoes of a Summer | Deirdre Striden | |
1977 | Candleshoe | Casey Brown |
Casotto | Teresina Fedeli | |
Moi, fleur bleue | Isabelle Tristan (edo Fleur bleue) | |
1980 | Foxes | Jeanie |
Carny | Donna | |
1982 | O'Hara's Wife | Barbara O'Hara |
1983 | Svengali | Zoe Alexander |
1984 | Le Sang des autres | Hélène Bertrand |
The Hotel New Hampshire | Frannie Berry | |
1986 | Mesmerized | Victoria Thompson |
1987 | Siesta | Nancy |
Five Corners | Linda | |
1988 | The Accused | Sarah Tobias |
Stealing Home | Katie Chandler | |
1990 | Catchfire | Anne Benton |
1991 | Little Man Tate | Dede Tate |
The Silence of the Lambs | Clarice Starling | |
1992 | Shadows and Fog | Prostituta |
1993 | Sommersby | Laurel Sommersby |
1994 | Nell | Nell Kellty |
Maverick | Mrs. Annabelle Bransford | |
1997 | Contact | Dr. Ellie Arroway |
1998 | The Uttmost | bere burua |
1999 | Anna and the King | Anna Leonowens |
2002 | Panic Room | Meg Altman |
The Dangerous Lives of Altar Boys | Sister Assumpta | |
2003 | Abby Singer | Bera |
2004 | Un long dimanche de fiançailles | Elodie Gordes |
2005 | Flightplan | Kyle Pratt |
2006 | Inside Man | Madeline White |
2007 | Sugarland | Sweety |
The Brave One | Erica | |
Nim's Island | ||
2011 | The Beaver | Meredith Black |
2013 | Elysium | Delacourt defentsa idazkaria |
Kanpo estekak